Portada

Bostgarren asanblada irekia M8-rako

Data: 
Asteazkena, Otsaila 13, 2019 - 17:00 -tik Osteguna, Otsaila 14, 2019 - 16:55 -ra
Non: 
Santiago Auzo Elkartea, Santiago Kalea 51. Irun
Antolatzen du : 
Irungo M8 Feminista Asanblada

Cartel anunciador asambleas abiertas deIrungo  M8 Asanblada FeministaDatorren otsaiaren 30an Iruneko Batzar Feministak deitu duen datorren batzarra egingo da M8-ak prestatzeko. Gogoan izan biltzarra ez dela mistoa.

David Soto izango da Ahal Dugu Irunen hautagaia alkatetzarako

David Soto en su presentaciónZuzenbidean lizentziatua, Sí se Puede Irun taldearen bozeramaile izan da lau urtez. David Soto Rodríguez Ahal Dugu Irunen alkatetzarako hautagai izateko hautatua izan da. 122 lagunek parte hartu dute alderdiaren barne-primarioetan. Miren Echeveste idazkari nagusiak aurkeztu du gaur goizean Irungo alkatetzarako hautagaia.

23an bertso-bazkaria, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin Elatzeta Elkartean

Data: 
Larunbata, Otsaila 23, 2019 - 14:00 -tik Igandea, Otsaila 24, 2019 - 13:55 -ra
Non: 
Landetxako Elatzeta elkartea

Azken urteotan bezala, aurten ere bertso-bazkari bikaina antolatu dute Landetxako Elatzeta elkartean.

Bertso-bazkaria otsailaren 23an izango da, 14etan hasita, eta bertan Alaia Martin eta Maialen Lujanbio ariko dira kantuan. Zuhaitz Olazabal izango dute gidari bertso-saioan zehar.

Txartelak 20€tan Otazpin eta Auzoko tabernan salgai daude.

13an torturaren aurkako kontzentrazioa Donostian

Data: 
Asteazkena, Otsaila 13, 2019 - 19:00 -tik Osteguna, Otsaila 14, 2019 - 18:55 -ra
Non: 
Donostiako bulebarra

Otsailaren 13an 38 urte betetzen dira Joxe Arregi Carabanchelgo kartzelan hil zenetik Espainiako Poliziak, atxiloketa epeak iraun zuen denboran zehar, egindako torturek eragindako zaurien ondorioz. Ordutik, data honek torturaren aurkako borrokan erreferentzialtasun nagusia izan du Euskal Herrian.

Labore Txingudi ber pentsatzeko ordua da!

Data: 
Astelehena, Otsaila 11, 2019 - 18:00 -tik Asteartea, Otsaila 12, 2019 - 19:55 -ra
Non: 
Aixin Zolua 5.zenbakian (Erromes Plazan)
Antolatzen du : 
Labore Txingudi

Cartel asamblea general Labore TxingudiLabore Txingudik kasik bi urte egin ditu, gure eskualdean tokiko produktu ekologikoa kontsumitu eta ekoiztu ahal izateko sareak ehuntzen. Gure etxeetara elikagai goxo, ekologiko, osasuntsu eta etikoak eramateko alternatiba bat eraikitzen. Baita ere, inguruko ekoizleei, askotan kate handiek zanpatuak, beren produktuak komertzializatzeko egitasmo bat eskaintzen. Bazkideen antolaketa horizontala eta auzolanari esker izan da posible bide hau egitea Lakaxitako lehenengo pisutik.

"Irungo emakumeak plazara!" dokumentala

Data: 
Osteguna, Otsaila 21, 2019 - 19:00 -tik Ostirala, Otsaila 22, 2019 - 19:55 -ra
Non: 
Oiasso Museoa, Irun
Antolatzen du : 
Parean elkartea

Cartel presentación del Documental Irungo emakumeak plazara!Datorren otsailaren 21ean, ostegunez, 19.00tan, Parean elkarteak ‘Irungo emakumeak plazara!’ dokumentala proiektatuko dugu Oiasso museoan. Dokumentala euskaraz den arren, gaztelerazko azpitituluak izango ditu eta kontziliazioan laguntzeko asmoz, haurtxokoa egongo da.

 

Elkarretaratzea "Konponbidea. Democracia. LLibertat"

Data: 
Asteartea, Otsaila 12, 2019 - 19:00 -tik Asteazkena, Otsaila 13, 2019 - 18:55 -ra
Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Gure esku dago

Cartel concentración "Soluciones, democrácia, libertad"Kataluinako buruzagi independentisten aurkako epaiketa hasiera dela eta, protesta elkarretaratzea antolatu dugu datorren astearterako, otsailak 12, 19:00tan Zabaltza plazan. Elkarretaratzea "Konponbidea. Democracia. LLibertat" lelopean burutuko da.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin