Portada

21.Korrika Batzorderako deia Irunen

Data: 
Asteazkena, Otsaila 13, 2019 - 19:00 -tik Osteguna, Otsaila 14, 2019 - 18:55 -ra
Non: 
Irungo AEK Euskaltegia (Legia kalea 6 behea)

Lagun euskaltzale hori, agur t’erdi:

Jakingo duzunez, aurten KORRIKAz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere.

2019ko apirilaren 4an Garestik abiatuko da 21.KORRIKA, apirilaren 14an Gasteiza heltzeko.

Eta, hori posible izan dadin, ehunka pertsonak, aurretiaz, lan itzela egiten dugu.

EH Bilduren balorazioa

Momento de la rueda de prensa de los concejales de EH Bildu en el ayuntamientoEH Bildu.- Gure taldean Irun hiriari buruzko hausnarketa egina dugu. Kontziente gara gure herrian, 2018an, hiritarren kontzientzia soziala areagotu egin dela. Asoziazionismoa berpiztu egin da. Hiritar mugimenduak gero eta aktiboago daude gure kaleetan. Eta hiritarrak gero eta “gose” gehiago ari dira erakusten herri dinamiketan parte hartzeko. EH Bildutik prozesu parte hartzaileak betidanik sustatu ditugu hiritartasuna egiteko ezinbesteko elementua kontsideratzen dugulako

Bidasoa Behea berriz da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena

Jakitera eman dituzten datuen arabera, urtarrilan 175 pertsonetan egin du gora langabeziak Behe Bidasoan. Horrela, Bidasoaldea da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa altuena duena. Azken hilabetean 144 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 31 Hondarribian.

Abotsanitz Udal Taldeak Mendelu biziberritzeko proiektuaren ingurua

Barrio de MendeluHondarribiko Udalak Mendelu biziberritzeko aurre lanketa bat aurkeztu du. Lanketa hau arkitektu urbanista aditu batek eginiko proposamena dugu eta biziberritzea 3 fasetan egitea proposatu da. Udalak proposamen honi ekarpenak egiteko tartea zabaldu du Urtarrila eta Apirila artean.

Iratxerekiko elkartasuna Parisera iritsi da

Gaur eta bihar bitartean, Parisen, Iratxe Sorzabal irundarraren eta David Pla barañaindarraren aurkako epaiketa gauzatzen ari da.

Bi preso politikori elkartasuna bertan adierazteko berrogei bat lagun inguru, bai Barañaindik bai Behe Bidasoatik, Parisera autobusez bertaratu dira.

Joan den ostiralean San Juan plazan "Epaiketarik ez, Iratxe Sorzabal eta David Pla etxera!!" lemapean kontzentrazio bat burutu zen epaiketa salatzeko.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin