"Santano jauna, Irungo aparkalekuaren kudeaketa amesgaizto batekoa dirudi"
Sí se Puede Irun.- Aparkalekuaren egoera jasanezina da Irunen. Asteazkenean gobernu taldearen beste keinu irrigarri baten lekuko izan ginen. Bilera ireki bat egin zen Arbesko auzoko bizilagunekin, bertako aparkalekuen politikari buruz hitz egiteko; arrazoia argi dago: Juan Wollmer plaza berritzen denean, azalerako aparkaleku asko galduko dira.

San Miguel Auzoko Plana osatzeko prozesuaren momentu gorenera iritsi gara: Erabaki irmoak hartzeko momentua. Auzoko eragileekin errondak egin dira hauen iritzi/proposamenak jasotzeko. Prozesua aurrera eramateko auzotarrez osaturiko talde motor bat osatu da eta auzokideekin foro ireki bat egin da dena azaldu eta proposamenak jasotzeko (azaroak 6). Aukera posibleen eremua guztiz irekia dago.



Sortu.- Azaroaren 18an, Donostian eta beste zenbait udalerritan bezala, irundarrok ere zita garrantzitsua dugu. Erabakitzeko unea iritsi da. 78ko erregimenaren aurka, banku eta elite politikoen kontra, herritarron eta herrien burujabetzaren alde. Igandean, euskal estatu burujabe eta independientearen aldeko bozka. Azaroan 18an, Euskal Herriaren burujabetza prozesuan mugarria jartzera goaz!