Hilaren 24an Bilbon burutuko den amnistiaren aldeko manifestaziora joateko Lapurditik eta Gipuzkoatik autobusa antolatu da
Irundik azaroaren 24an Bilbon burutuko den amnistiaren aldeko manifestaziora autobusez joateko aukera egongo da.
Autobusa Bixeran hartuko da. Apuntatzeko baionatikbilbora@protonmail.com helbidera idatzi

Gaur Bizilagunak ekimenaren baitako kulturen arteko bazkariak ospatu dira. Aurten, zazpigarren urtea da jada, hainbat herrialdetako auzotarrak bazkaltzeko bildu dira, argi eta garbi adierazteko albiste faltsu eta zurrumurru arrazista eta xenofoboek ez dietela jarrera aldaraziko.
Eguzki.- Gaur eguraldia lagun, 200 lagun inguruk parte hartu dute Eguzkik deitutako Zumaia eta Deba arteko itsas bazterraren garbiketan. Bertaratuko guztiak zekiten zertara zihoazen baina benetan deigarria izan da arraldera iritsitakoan ikusitako hondakin (plastikoa ia dena) kopurua handia. Ahal den guztia bildu da eta gainontzekoa marearen eraginpetik aldetzen saiatu dira.
Azken 40 urteetako hautetsiek eta gipuzkoako aldundiko junteroek agerraldi bateratu bat egin dute San Juan Plazan Irungo Herri Galdeketa babesten dutela adierazten eta Irungo herritarrak bertan parte hartzeko animatzen
- Hilaren 8tik 19ra: Argazki Erakusketa "Vivir defendiendo derechos", Mundubatek antolatuta ( Emeki eta Cáritas-en jardueren ordutegian, sarreran itsatsita).
Bidasoa bizirik.- Datu zehatzak jaso aurretik, asteburu honetan Bidasoako eskualdeko hotelen okupazioa %100koa izango dela aurreikusten da. Fortuna elkarteak antolatutako Behobia-Donostia herri lasterketaren ospakizunarekin loturik daude hotelen okupazio datu altuak. Era beran, korrikalari eta horien lagunei zuzenduriko ekintza asko egingo dira Irun eta Ficoban.