Portada

Eskualdeko nekazaritzaren elikagaien sektoreko lau enpresek haien ontziraketak hobetuko dituzte diseinu sortzaileko enpresen laguntzarekin

Bidasoa bizirik.- GureGOURMET proiektuaren lehen fasea amaituta, zeinetan 14 pertsona Bidasoa eskualdeko nekazaritzako elikagaien enbaxadoreak izan ziren, AGRO DESING PACK izeneko proiektuaren bigarren fasea aurrera eraman da.

Erlaitz gazte taldeak abenduak 1ean Jardunaldi Antierrepresiboak antolatu ditu

Erlaitz.- Abenduak 1ean Jardunaldi Antierrepresiboak antolatu ditugu Irunen. Bertan teoria eta praktika uztartuko ditugu prebentziorako eta era berean, formakuntzarako gune bat eskainiz.

Bazkarirako, erlaitz@protonmail.com -era idatzi. Animatu eta batu borrokara!!!

Larunbatean Hondarribiko EH Bilduren herri batzarra

Data: 
Larunbata, Azaroa 10, 2018 - 10:00 -tik Igandea, Azaroa 11, 2018 - 09:55 -ra
Non: 
Muara elkartea

Ohar honen bidez datorren larunbatean, Azaroak 10, goizeko 10etan Muara elkartean,  Hondarribiko EH Bilduk antolatu duen Herri Batzarrean beste Hondarribi bat nahi duen jende guztiari parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diogu.

2019ko Udal hauteskundeei begira gaude eta horretan jarraituko dugu.

Anima Zaitez eta Parte Hartu.

San Miguel-go bizilagunek Auzo Planaren ildoak eztabaidatu, planifikatu eta erabakiko dituzte

Bihar abiatuko da San Miguel 2025 Auzo Planaren bigarren fasea. Hori dela eta, San Miguel-go Auzo Elkarteak auzoan bizi edota bizia bertan egiten duten pertsona guztiak foro ireki batera gonbidatu ditu. Arratsaldeko 19:00etan, San Vicente de Paul ikastetxean burutuko da lehen foroa. Bertan, San Miguel-go bizilagunek, Planaren ildoak eztabaidatu, planifikatu eta erabakiko dituzte.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin