Portada

Erakusketa: "Burdinazko Martxa" ("Marcha del Hierro")

Data: 
Astelehena, Iraila 10, 2018 - 18:00 -tik Igandea, Iraila 16, 2018 - 13:30 -ra
Non: 
Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan (Kolon pasalekua, 13)

"Marcha del Hierro" egin zen garaian (1992), Laminaciones de Lesaka zen Irun-Hondarribia eskualdean lengile gehien kontratatzen zituen enpresa pribatua. Garai hartako datuen arabera 500 inguru. Horregatik zen hain garrantzitsua gure eskualdeak Lesakarekin zuen harremana.

2017. urtean, Martxaren 25. urterurrenarekin bat eginez hainbat ekitaldia egin genituen Lesakan, fabrika kokaktuta dagoen herrian.

Elkarretaratzea: Gorrotozko eraso gehiagorik ez!

Data: 
Asteazkena, Iraila 5, 2018 - 09:30
Non: 
Irungo epaitegian

Urte honetan, apirilaren 21ean gauean, ordu txikitan, bi gizonezkok eraso zuten Muara Elkartearen egoitza. Kanpoaldean zeuden bandera mastak errotik erauzi zituzten, ikurrina txikitu eta lapurtu zuten, “yo soy español, español, español” oihukatzen zuten bitartean.

Presoen aldeko manifestaziora deitu du Kalera Kalerak, iganderako Donostian

Data: 
Igandea, Iraila 9, 2018 - 13:30
Non: 
Bulebar

Agerraldi honen bidez, KALERA KALERA dinamikak irailaren 9an 'Bada garaia. Presoak kalera' goiburupean egingo duen manifestazioa iragarri nahi du. Ohi bezala, Kontxako Bandera jokatu ondoren, presoen aldeko manifestazioa egingo dugu.

Agerraldi honen bidez, gainera, presoen alde mobilizatzeko dei berezia egin nahi dugu. Orain ezin gara etxean gelditu. Kalera irten behar dugu kalera atera ditzaten, eta behingoz horrenbeste sufrimendu amai dadin.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin