Portada

Kale Nagusiko jaiak 2018 (San Ramon)

Data: 
Ostirala, Abuztua 31, 2018 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
Kale Nagusia

- 09:00: Diana
- 11:00: Meza. Siervas de Jesusen Kaperan
- 11:45: Santuaren jeitsiera eta kokapena
- 12:15: Anakako Kofradiaren emanaldia
- 12:30: Salda
- 12:45: Atzokoak Abesbatzaren emanaldia
- 13:00: TrikiTxopereoa
- 14:15: Bazkari herrikoia
- 18:00h-20:00: Haurrentzako jolasak
- 18:30: Haurrentzako txokolate jatea
- 18:30: Trikitilariak

Abuztuak 25 Manifestazioa: “Ez da Gaztetxe bat, mundua ulertzeko modu bat baizik”

Data: 
Larunbata, Abuztua 25, 2018 - 18:00 -tik Igandea, Abuztua 26, 2018 - 17:55 -ra
Non: 
Iruñeko autobus geltoki zaharra

Datorren larunbata 25ean hitzordu garrantzitsua dugu Iruñean. Hasiera batean Maravillas Gaztetxetik desalojoaren kontra planteatzen genuen manifestazioa, proiektu autogestionatuen eta aldaketa sozial sakon baten aldekoa izatera pasako da.

Larunbata guztiak Hondarribira pentsio publiko duinentzat

Rueda prensa MPT

Urtarriletik mobilizatzen ari gara pentsio publiko duinen alde. Hori oinarrizko eskubide bat da, Europako Karta Sozialak eta Konstituzioak aitortua da.

“Ez dago kapitalik pentsioentzat” mantra desmuntatzea lortu dugu. Alegia, kontua ez da diruaren arazo bat, baizik eta borondate politikoaren falta. Hobekuntza batzuk ere lortu ditugu, baina -argi eta garbi- ez dira nahikoak. Hilaren 25en denok Hondarribira: Pentsioak DEFENDAtu behar dira gobernuan edozein badago ere

Larunbatean egingo da Zaporeak Proiektuaren Elkartasun Bonoen zozketa

Data: 
Larunbata, Abuztua 25, 2018 - 12:00 -tik Igandea, Abuztua 26, 2018 - 11:55 -ra
Non: 
Hondarribiako Obispo Hotelean

Martxoan aurkeztu zuen Zaporeak Proiektuko Bidasoaldeko boluntario taldeak Elkartasun Bonoaren kanpaina. 5.000 bono jarri zituzten salgai eta guztiak saldu dira, kanpaina arrakastatsua izan da oso.

Abuztuak 25ean, datorren larunbatean, egingo dute Elkartasun Bono horien zozketa, orduan jakingo da zein hiru zenbakik eramaten dituzten jokoan dauden hiru sariak:

Moskuko jaietan emandako eraso matxistak salatzeko kontzentrazioa

Data: 
Osteguna, Abuztua 23, 2018 - 19:00 -tik Ostirala, Abuztua 24, 2018 - 18:55 -ra
Non: 
Mosku

Moskuko jaietan hainbat eraso matxista eman direla jakin dugu, eta horregatik OSTEGUN HONETAN (abuztuak 23) 19:00-etan eraso hauek salatzeko eta sufritu dituzten emakumeei elkartasuna eta babesa adierazteko KONTZENTRAZIOA egitera deitzen dugu Moskuko plazan.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin