Portada

Autobusa eskualdetik larunbatean Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko

Datorren larunbatean Altsasuko gazteekin elkartasunean Iruñan egingo den manifestazioan parte hartzeko autobusa aterako da Irun-Hondarribitik.
 - Hondarribitik (Maitane) 15:45ean

 - Irundik (Bixera) 16:00etan

Apuntatzeko Iñaki-ri (691735233) deitu eta izena eman.

Hondarribiaren eta Irunen promozioa Bordelen, Aste Santuaren ondoren

Hondarribiko eta Irungo Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, turistak eta bisitariak bi hirietara erakartzeko lan egiten dute. Apirilaren 27an, 28an eta 29an izango da hurrengo promozio ekintza, Destinos Euskadirekin batera, Bordelen egiten den Basques a Bordeaux azokan.

Baldintza berri bat dela eta, Irungo Gizarte Zerbitzuek ezdute jana eta hotzaren aurkako oherik eskainiko

Rueda de prensaErletxea eta Bidasoa Stop Kaleratzeei, “dokumentu identifikagarri” bat edukitzearen beharrak sortutako bazterketa bidegabea salatu nahi dugu. Hotzaren aurkako zerbitzua edota jantoki soziala bezalako oinarrizko baliabideei sarrera mugatu egiten zaie pertsonei, eta Gizarte Zerbitzuak kontrol migratorio bilakatzen dira.

Eguzkik salatu du Foru Aldundiak ia ez duela egin Ulian eta Jaizkibelen planeatutako inbertsiorik

Jaizkibel-Allerru (545 m)

EGUZKI Talde Ekologista eta Antinuklearra.- Uliako eta Jaizkibelgo Kontserbazio Bereziko Eremuen Kudeaketa Planak 2013 eta 2019 bitarterako aurrikusten dituen inbertsioen % 13,37 egin du Foru Aldundiak. Hau da, oso gutxi inbertitu du, ia ezer ez, epea bukatzeko urte eta erdi inguru baino geratzen ez denean.

Ostegun honetan apirileko Kabigorriko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Apirila 12, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Badator apirileko Kabigorriko bertso gaua!. Ostegun honetan izango da, apirilaren 12an, Kabigorri Ateneoan, nola ez.

Saioa 19:30ean hasiko da. Bertan Iñigo Mantzisidor “Mantxi” zarauztarra, Miren Artetxe hendaiarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Xabi Maia baztandarra eta Iñigo Ugarte irundarra ariko dira bertsotan, Zuhaitz Olazabal eta Egoitz Zelaia Irunabarreko kideek ondutako gaiekin.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin