Portada

Haur parkeetako zaborrontziak

zakarontziaAbotsanitzek Hiri Hondakin Solidoak berziklatzeko ematen diren urratsak begi onez ikusten ditu.

Dena dela arriduraz ikusi dugu berriki Hondarribiko haur parkeetan ontzi arinak jasotzeko jarri diren edukiontziaren harira, Mankomunitate eta Udalaren eskutik eman den propaganda saioa. Txingudiko Zerbitzuak S.A.ko gerentea buru eta mankomunitateko presidente orde eta Hondarribiko alkateak ezohikotzat, berezitzat edo ta izugarrizko jauzia eman izan balute bezala kaleratu dute berria. Gure inguruko herri desberdinetan urteak daramatzate Kaleko edukiontziak bere osotasunean sailkagarriak izaten eta hala izan behar dela uste dugu (organikoa, ontzi arinak,papera,errefusa). Horrela eskatu izan du Abotsanitzek mankomuniteteko batzar desberdinetan eta Hondarribiko udalaren urteko aurrekontuetan ere. Gure proposamena behin eta berriro baztertua izan delarik.

Kontzentrazioa Hondarribia eta Irunen astelehen honetan Pentsio duinen alde eta %0,25 eko igoeraren aurka

Data: 
Astelehena, Martxoa 12, 2018 - 12:00 -tik Asteartea, Martxoa 13, 2018 - 11:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Kasino Zaharrean eta San Juan Plazan Irunen
Antolatzen du : 
Hondarribiko Pentsiodunen Mugimendua eta Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

12 Marzo 2018 (10).jpg

Martxoak 8a… eta haratago

IMG_7558EH Bildu.- Martxoak 8ak une garrantzitsu bat markatu du Irunen. Gure kaleek hiritarren presentzia sentitu dute, aspaldiko partez gertatzen ez zen moduan.

Emakumezkoen eskubideen aldarrikapen sendoa arnastu da gure herrian. Adin guztietako emakumeak, batez ere, atera ziren atzo esatera gizarte honen osasun demokratikoa ez dela guztizkoa izango berme hori emango ez den bitartean.

Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren III. edizioak datorren martxoaren 15ean banatuko ditu bere sariak

TAS8M2015_31Ainara Elizondo (Hondarribia) eta Juan de Molina (Ubrique, Cadiz) helduen kategorian eta Aitor Agesta (Zubieta, Nafarroa) eta Inés Rodriguez (Fuensalida, Toledo) gazteen kategorian, izan dira Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren III. edizioko irabazleak.

Aurkezpena: Jaizkibel Konpainia Komikia Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Martxoa 15, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Alternatiba

kartelaAlternatibak "Jaizkibel konpainia" komikiaren aurkezpena egingo du Irungo Kabigorri aretoan martxoaren 15ean. Liburuak Hondarribiko alardearen historia jorratzen du, jatorrizko gertaera historikoetatik abiatuta, irailaren 8an urtero gogora ekartzen direnak, eta azken hamarkadetan herriko jaiak parekidetasunean bizitzeko hainbat emakume eta gizonek abiatutako borrokarekin amaituta.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin