Portada

145 lanpostu eskaini ditu Bidasoa bizirik-ek Turislan azokan

fotoTurismoaren sektorean espezializatutako enplegu azoka da, otsailaren 26 eta 27an egingo dena

74 lan eskaintza ezberdin proposatu ditu Bidasoa bizirik-ek, 145 lanpostu guztira

Turislan turismoaren sektoreko enplegu azoka hartuko du Ficoba erakustazokak, bigarren urtez jarraian. Otsailaren 26 eta 27an izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Bidasoa bizirik-ek, Bidasoa Eskualdeko Garapen Agentzia gisa, azoka horretan parte hartu du, lan eskaintza kopuru handi bat mahai gainean jarriz.

Bidasoko EHBildu otsailaren 22an Hondarribian burututako udalbatzaren inguruan

fotoBIDASOKO EHBILDU.-Atzo, Hondarribian, gure taldeak aurkeztutako mozio bati esker, herri honen etorkizunerako garrantzitsua den proiektu baten alde urrats sendoak eman ziren: Zubietako teknologi parkearen alde eginez, bailarako garapen teknologiko eta industrialaren aldeko akordioa lortu zen.

Irungo azterketa soziologikoa egin eta gero, aurten Jaion berreskuratzea ezinbestekoa dela ikusi dugu

JAION2018.jpgIzokin Gorrien Kofradia (IGK) "think tank"-etik, oso arduratuak gaude irunek daraman bilakaera neo-kontserbadore eta normalizantearekin. Hori genuen sena, eta azterketa estadistiko eta kualitatibo sakona egin ostean, datuek ez dute dudarako tarterik ematen: Irun hiri normalegia da. "Yrun: es lo que hay" azterketa publikatu dugu, eta ikusi, ez dagoela beste modurik egoera ber-bideratzen saiatzeko Jaion, kaleokupaziofestiboaldarrikatzailemotorizatua berreskuratzea baino.

Eskualdeko pentsiodunek mobilizazio masiboekin jarraitzen dute duintasuna erreibindikatuz

fotoJoan den ostegunean, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, milaka pentsiodun Irungo kaleetatik manifestatu ziren, Udaletxetik San Migueleko INSS-eko bulegoetaraino espaloietatik joan ziren. Fatima Bañezi, Enpleguko eta gizarte-segurantzako ministroa, zuzendutako gutun bat aurkeztu zuten, bere haserrea hari erakutsiz eta pentsio justuak eskatuz.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin