
Larreaundi-Olaberria Auzo elkartea.- Gaur hasiko dira “indarra eta mugimendua” lantzeko ikastaroak, Denis Riveirorekin. Interesa duenak telefono honetara deitzeko aukera du: 666879301 (Denis)

Eguzki.- Eskerrik asko, otsailak 2, hezeguneen nazioarteko eguna ospatzeko eta Txingudiko Parkeko San Lorenzo aintzirarekin gertatzen ari dena salatzeko Eguzki talde ekologistarekin elkartu zareten guztioi.

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Joan den urtearen amaieran, Gure Elkarteak datu-base bat argitaratu zuen web orrian, 1936ko irailean Irundik irten ziren 1600 haur baino gehiagorekin.

Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkartea.- Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak balorazio gazi-gozoa egin du Irungo Avenida Zubiaren Oroimen Demokratikoaren izendapenaz.

Balazta, Bidasoko bizikletaren aldeko elkartea.- Hedabide batzuek informatu berri dute laster inauguratuko dela Bidasoako hiru hirien arteko bizikletaz lotuko duen 1,2 Km-ko pasabide berri bat.