Jantoki bejetarianoa
- Gehiago irakurriJantoki bejetarianoa -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Xabier Lopez Peñaren heriotza eta euskal preso politikoek modu iraunkor eta bortitzean pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak salatzeko mobilizazio nazionala antolatu du Herrirak. Protesta honen bitartez mezu argi bat helarazi nahi dugu: Inoiz gehiago ez. Berriro gerta ez dadin. Ez dugu heriotza gehiagorik nahi, ez dugu sufrimendu gehiago nahi.

Martxoan 22 irundar gehiagok eman dute izena Lanbiden. Gaur egun, 5567 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %19,3 hain zuzen. Iazko martxoko hilabetearekin konparatua 409 langabe gehiago daude orain Irunen.

Atzo, apirilaren 1ean, ordenantza berri bat indarrean sartu zen, San Marko Mankomunitateko udalerrietako industria- eta enpresa-poligonoetako eta parke teknologikoetako hondakinak biltzeko zerbitzua arautuko duena, alegia.
Araudi berriaren bidez, Mankomunitateak helburu nagusi bat bete nahi du: enpresei birziklatzearen garrantzia eta horrek gizarteari ekartzen dizkion onurak ikusaraztea, eta prozesu horretan parte hartzea bultzatzea. Horretarako, hondakin ez arriskutsuak biltzeko zerbitzuak definitu ditu, eta horiek erabiltzeko baldintzak ezarri.

12:30etik aurrera, Errepublikarren antzinako Zentrotik (Ensantxe plaza), Martxa Errepublikarra irtengo da. Irungo kaleetan zehar abiatuko da eta San Juan plazan amaituko da; plazan, txalapartaren soinuarekin harrera egingo zaio martxari. Komunikatu bat irakurriko da eta ohorezko aurreskuaren ondoren, bandera errepublikarra jasoko du, Riegoren ereserkiaz lagunduta.
KORRIKA 18 gure eskualdetik pasa da. Tenore bitxian igaro arren, bederen, euskararen alde soilik busti ginen. Afari arrakastatsuak burutu ziren Olagarron, Hazian eta EKTn. Era berean, bezperan, Elatzeta elkartekoek barrikotea burutu zuten korrikaren alde.
Ateaireki.- Euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimena pila burutu ondoren, hemen entzun ditzakegu Mimoak taldearen lagun batzuen lehenengo hitzak.