Ernairen aurkezpena Irunen
- Gehiago irakurriErnairen aurkezpena Irunen -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Eragile talde handi batek, datorren martxoaren 15ean 20:00etan, Irungo San Juan Plazan kontzentrazio aldarrikatzaile bat antolatuko du “irundarron gehiengoak bizi dugun” egoera sozialarekin asperturik gaudela erakusteko.
Mobilizazioa antolatzen dugun pertsona eta eragileok gure herrian ere lan eskubideen eta eskubide sozialen murrizketen erasoa jasaten ari garela bistarazi nahi dugu, lortzeko horrenbeste izerdi bota behar izan dugun eskubideetan alegia. Horretarako Irungo biztanleak beren sumindura eta aldarrikapenak adieraztera deitzen ditugu, kartel edota beste euskarrietan beren aldarrikapenak, goiburuak... ekarriz, egonezina ageriko egiteko.

Irungo Sortu.- Egunon eta ongi etorri, Irungo Sorturen aurkezpenera etorri zareten guztiei. Hemen bildu garenok mezu argi bat helarazi nahi diogu Irungo herriari: sortu gara, eta SORTU gara. Ezker abertzaleak Irunen egin duen ibilbide luzearen baitan parte hartu dugun atzoko eta gaurko kideak bildu gara gaur Irungo Sorturen egitura berria aurkezteko. Horretarako, irundar andana sortzen ikusi dituen Ospital Zaharra aukeratu dugu. Lehen lerroan gaudenok osatzen dugu Irungo Sorturen Herri Kontseilua. Nire ezkerretik hasita aurkeztuko ditut kideak: Xabier Aierbe, Aitor Kaltzakorta, German Setien, Iker Eizagirre, Josema Alberdi, Oihana Llorente, Martxel Telletxea, Izaskun Sorondo, Oinatz Mitxelena, Agustin Errazkin, Tomas Karrera, Iker Urtizberea, gaurko aurkezpenera agertu ezin izan duen Juan Mari Arrozpide, eta neroni, Eli Aragon. Aurkezpenak eginda, nirekin batera Irungo Sorturen Herri Kontseiluaren izenean Martxel Telletxeak hartuko du hitza.