Larunbatean biziarteko zigorraren aurkako manifestazioa Irunen


Askapena.- Martxoak 9 larunbata, 120 lagun bildu gera Irungo Urdanibia plazan (Mosku) Hugo Chavez komandantea omentzeko. Askapena erakunde internazionalistak deitutako ekimen honekin bat egin duten talde eta eragileak honako hauek izan dira: Irun eta Hondarribiako Sortu alderdia, EPK, Ezker Anitza, Irungo Eusko Alkartasuna,Gazte Komunistak, Irungo Ernai gazte antolakundea eta Republicanos Irunenes.
Ekitaldia, arratseko 19.00etan txapalarta doinuekin abiatu da, ondoren ohorezko agurra eta ekitaldiari amaiera emateko Irungo Askapenako kide batek hitza hartu du.
Anitzak.- Martxoaren 21ean xenofobia eta arrazakeriaren kontrako nazioarteko borroka eta elkartasun eguna ospatuko da. Beste deialdi batzuetan egin dugun bezalaxe, fenomeno hauen kontra borrokatzen dugun mundu osoko zein Euskal Herriko eragile eta kolektiboekin, arrazakeria eta xenofobiaren adierazle nagusienenetarikoak diren atzerritarren politika instituzional autoritario, sexista eta murritzaileak salatzeko eguna izango da. Izan ere, politika horiek pertsona migratzaile edota errefuxiatuen eskubideak ukatzen dituzte. Aldarrikapen hau ez bada kontuan hartzen, justizia, giza berdintasuna edota aniztasunaren aitorpenak ameskeriak besterik ez dira.
Egun on denoi:
Gaurkoan, hemen bildutakook datozen egunetan hasiko den KORRIKA 18 ren berri eman nahi dizuegu.
Jada jakingo duzuen bezala, aurtengoan EMAN EUSKARA ELKARRI da leloa.
Euskara da, izatez, euskal herritarrok ELKARREKIN bizitzeko aukeratu nahi dugun hizkuntza. ELKARRI hitz egiteko hizkuntza. ELKAR entzuteko eta ulertzeko.
![]()
Irungo Bildu.- Mezu honen bidez Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira Irungo Udaleko bozeramale batzordean atzo adostu zen adierazpenaren berri eman nahi dizuegu. Izan ere, Irungo Bilduk ez zuen babestu Eudelek sustatu eta Bilduk ez beste alderdi guztiek sinatu zuten manifestua, hutsune eta gabezia nabarmenak zirela tarteko. Horren ordez, bozkatzera ere iritsi ez zen testu alternatiboa aurkeztu genuen.
Hemendik adierazi nahi dugu, udalaren ebazpena babestu ez arren honek arratsaldeko 19:00etarako deitu duen elkarretaratzean parte hartuko dugula. Horrekin batera, argi adierazi nahi dugu bete betean egiten dugula bat Txingudi Anti Sexista plataformaren (TAS) deialdiarekin eta dei egiten diegula irungo herritarrei TASek deituta 19:30ean abiatuko den mobilizazioan parte hartzera.