
Irungo Euska Jira Antolakuntza Batzordea.- 2024ko Euskal Jirako ordainketei eta Elkarteak dituen gastu arruntei aurre egiteko diru-arazoak gaindituta, Batzorde Antolatzailea berriz ere martxan jarri da, aurtengo Euskal Jirako jarduera-egitarau mamitsu eta erakargarria prestatu ahal izateko.

bidasoa.hitza.eus.- Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen. Irun eta Hondarribia arteko kilometroetako lekukoak 60 eragilek eramango dituzte.
1984. urtea zen VOMITO SOCIAL (beranduago VOMITO) eta ANTI-REGIMEN taldeak Irungo eszenara buru belarri iritsi zirenean, 1984 urteko martxoan hain zuzen ere. Udaberriari ongi etorria emateko, mugaldeko hiriko Mendibileko parkean ospatu zen kontzertuan. Inor epel utzi ez zuen haien izaera gazte eta mederakaitza, bai haien hitzengatik, bai musika tresnak jotzeko gaitasun eskasarengatik, baina azken hau ez zitzaien askorik axola, haien helburu nagusia ongi pasatzea bait zen, aldi berean mezu zuzen eta eraginkorra emanez.