Ni Ere Banoa: Ibon Fernandez Iradi, balorazioa

fotoDei auziaren emaitza jakin da atzo. Ibon Fernández preso mantentzearen aldekoa da. Dei auzitegiak ez du suspentsioa eskaerari erantzun izan nahi gaur eskatuz 3. azterketa mediko bat. Modu honetan behartzen dute Ibon preso egoitea 5 hilabete gehiago auzia emanez 2015-eko martxoaren 28an, jakin gabe askatuko duten. Argiki erran dezagun, erabakia zinikoa eta onartezina da!

Oroitaraz dezagun zein den Ibonen egoera. Larriki eri diren 10 euskal preso politikoetarik bat da. Esklerosi anizkoitza bat du eta ezin dio eritasunari behar den bezala aurre egin, ez bada askatua. Bi mediku eadituen konklusionea zen alta auzitegiak hirugarren azterketa bat galdegiten du, jakinez bi urte pasa direla eskaera egin zenetik.
 
Ez gaitezen tronpa. Ibon preso atxikitzea erabaki politikoa da.

Beste behin, frantziar gobernuak espainiar gobernua segitzen du, bake prozesuaren aldeko urrats ttikiena ere egitea ukatuz. Ibilmolde horrek, Ibonen kondenaren etetea ukatzera darama, nahiz eta oinarrizko giza exijentzia izan. Ibilmolde hori gainera, Euskal Herriaren eskaera masiboaren kontra doa : Frantziar estatua – espainiarra bezala – bake prozesuan engaiatu behar da, duela hiru urte Aieteko konferentziarekin eta ETAk armak uztea iragartzearekin sortu den egoera berri hontan eztabaida bultzatu behar du.

Joan den ekainean « Giza eskubideak – Konponbidea – Bakea » banderolaren gibelean ibili diren 8 000 manifestariek, eztabaida bultza dezan, legeri bereziekin buka dezan eta preso eta iheslarien eskubideak errespeta ditzan eskatzen diote frantziar gobernuari.

Eta nola ez aipa joan den ostiralean Aieten egondakoek izenpetutako adierazpena. Adierazpen honekin kontsensus argi bat publiko egin da. Momentu biziki inportantean da bake prozesuarentzat, eta biziki positiboki baloratzen dugu.

Ez dugu Ibon Fernandez Iradi preso atxikitzea onartzen. Preso dirauen egun bakoitza, eritasunaren kontra baldintza egokietan borrokatu ezin duen egun bat gehiago da ! Preso atxikia den egun bakoitza egun bat gehiegi da !

Mobilizatzen segituko dugu, Ibonentzat eta beste preso guzientzat!

Ibon askatu !

Etiquetas: 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.