Arloko zuzendarien kontratazio berrien buruzko Sí se puede taldearen oharra

Osoko Bilkuran, oposizioko taldeek Arloko Zuzendarien irudiaren aurkako jarrera adierazi genuen. Are gehiago, Kultura-arloko Zuzendaria kontratatzeko merezimenduen lehiaketan euskarako hizkuntz-profila izatea eskatu ez zitzaiola kritikatu genuen, gaur egun edozein funtzionario edo langile publikori eskatzen baitzaio.

Gainera, kontratazio horiek ez dira egiten alderdi politiko guztiez eta langileen ordezkariez osatutako hautaketa Epaimahai baten bitartez; izan ere, Alkateak nahi ahala izendatzen ditu.

GAOren bitartez, Gizarte Ongizateko eta Ogasuneko arloko Zuzendariak kontratatzeko beste prozesu bat argitaratu dela jakin dugu, eta, berriz ere, irundar guztietaz barre egiten dute: ez da euskara jakitea eskatzen, ez zaie oposizioko alderdiei jakinarazi, ez da kontratazio-epaimahairik eskatzen, eta nahi ahala hautatuko dira.

Edozein lanpostu teknikok berdintasuneko, merezimenduko eta gaitasuneko arauak bete beharko lituzke, funtzio publikoa ez baita politikarien arbitrariotasunetara mugatzen. Gobernu taldeak bere politikei bide emateko irudi hori behar duela argudiatzen du. Arloko zuzendaririk gabe, konfiantzazko irudirik gabe, zailagoa izango litzatekeela argudiatzen du. Eremu publikoaren irudikapen horrek argi uzten du nola ikusten duten funtzionarioen eta, oro har, politiken irudia, hala nola enpresa pribatu bat bezala.

Alkate jaunak antzerkia egiteari eta "apetaki" kontratatzeari utzi diezaioke, azken batean hori egiten baitu.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.