Gardetasun falta

Sí se puede Irun, Irungo EH Bildu.- Udalbatza osatu zen egunetik gaurdaino oposizioko taldeei gure betebeharra normaltasunez burutzea eragotzi zaigu. Eta honen adibide garbiena informaziora dugun sarbide eza da.

Txosten batetan dagoen informaziora sarrera nahi izanez gero, gaur egun dagokion arlora fisikoki joatea ezinbestekoa zaigu, bertan espedienteen eskaera idatziz egin, eta lekuko administrariari beharrezkoak ditugun fotokopiak egin ditzan eskatu behar diogu. Honako hau interes zehatz batekin nahita ezarritako sistema motela, gardentasun gutxikoa eta kontrolatzailea da.

Duela lau hilabete, bai Osoko Bilkuran baita erregistroan instantzia baten bidez ere, Udaletxeko Intranet-aren bitartez espedienteetara sarbidea izateko eskaera egin genuen, Udal Gobernuak dituen baldintza berdinekin. Baietz esan zitzaigun orduan. Hilabeteak pasa dira, eta ezer ez. Irailaren erdialdera 15 egunetan sarbidea izango genuela esan zitzaigun, eta ezer ez. Joan den hileko Osoko Bilkuran berriz egin genuen eskaera. Baietz esan zitzaigun beste behin ere. Eta hilabete bat pasa ondoren, ezer ez.

Nahikoa da gezurretan aritzeaz, bozkatu gaituzten pertsonak ez errespetatzeaz, eta oposizioa gutxiesteaz. Espedienteetara sarbiderik ez izateak udal gobernuaren jarduera kontrolatzea galarazten digu. Oso ekintza larrien aurrean gaude. Gardentasun gabezia baten aurrean zehazki.

Gure betebeharra gauzatu ahal izateko tresnak bideratu ditzaten exijitzen dugu. Hau zilegi eta bidezko eskakizun bat da.

Honenbestez, gaurko Osoko Bilkurara joango ez garela adierazi nahi dugu, ezta datozenetara ere, oposizioak bere eginbehar publikoak gauzatzeko beharrezkoak dituen baliabideak izan arte.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.