Bidasoaldea, egongela ala pasabidea?

IMG_4140.JPGBea Arana.- Bidasoaldean Txirrinka bezalako ekimenen behar larria dugu. Beste jendarte eredu bat aldarrikatzeko premia sentitzen dugu hemengo lurralde antolaketarekin bat ez gatozenok. Erakunde guztiek, bertakoek izan edo nazionalek, irtenbiderik gabeko norabidea jarraitzen dute: lurraren okupazio bortitza eta zonaldearen artifizializazio orokorra. Eta oinarrian dagoen galdera zera da: nori egiten diote mesede hemengo eta hango jauntxoek planifikatzen dituzten egitasmoek? Hemengo jendearen beharrak  hartzen dituzte kontutan edo ekonomia kapitalista globalizatuaren aginduak jarraitzen dituzte itsuki?

Ekonomia globalizatua aseezina da. Multinazionalak bihotz gabeko munstruo handi inpersonalak dira. Beraien asmo bakarra negozio egitea da: berdin zaie non, eta ez dute inoiz kontutan hartuko zonalde zehatz baten berezitasunak. Bidasoa Txingudin, enpresa handiak eta multinazionalak jaun ta jabe dira aspaldi. Udalaren politikak beraiei ematen die lehentasuna eta planifikazioa ez da gertutik dagoenatik abiatzen, urrun dagoenatik baizik. Horrela ikusten ari gara azken  bolada honetan nola Irungo denda txiki gehienak merkatalgune erraldoiek ordezkatzen dituzte.. Betiko komertzioak desagertzen ari dira Mercadona, Lidel eta BMak ugaltzen diren bitartean. Udalak diru pila gastatzen du komertzio txikiaren aldeko lelo eta argazkietan, baina “da fakto” aipatu handi mandiei ematen dizkie erreztasun txikiak itotzen diren bitartean.

Ekonomia globalizatuaren baitan salgaien fluxuak etengabe garraiatu behar dira iparraldetik hegoaldera, ekialdetik mendebalera eta alderantziz, gelditu gabe. Hemen bizi garenok, ederki dakigu hau: gure zonaldea garraio mota askotariko pasabidea da eta itzela da mugaldea egunero zeharkatzen duen hegazkin, kamioi ta kotxe  kopurua. AHTk ere zeharkatu nahi du gure lurra baina ez beste garraiobide ordezkatzeko (politikariek  esatzen zuten bezala), baizik eta beste azpiegitura suntsitzaile gehiago gehitzeko jadanik dauden ingurubide, autopista eta autobidei. Udalaren ametsa AHTk Irunen geltokia izatea da, eta horren aitzakipean Tren Eremu Berrria eraikitzea: hauxe da etxebizitzak, hotelak, berriro merkatalguneak. Beste hitzetan operazio espekulativo galanta. Hori lortzeko orain dauden trenbideak Gaintxurizketara erman nahi dituzte eta hantxe eraiki plataforma logistikoa. Karanbola borobila!!!  

IMG_4160.JPGHemen bizi garenok Bidasoaldea maite dugu eta ez dugu nahi gure lurra gure agintarien esku utzi. Hauek ezagutzen duten eredu bakarra lurraren txikizioarena da. Hegoaldeko ingurubidea ere dago aurrikusia  Irunen eta honek Irungo erdialdea erditik zeharkatuko luke hesi efektoa sotuz eta orain nahiko lasai diren auzoak zatikatuz eta beraien auzokideen bizitza estresatuz. Orain bizilagunen egongelak diren lekuak pasabideak bihurtu nahi dituzte. Baina mugikortasu motorizatua edota kontsumismo aseezina bultzatzen dituzten azpiegiturek ez dute hobetzen gehiengo baten bizitza kalitatea, inondik inora ere. Aitzitik, azken urte hauetan azpiegitura mota guztiak ugaldu badira ere, prekarietatea, langabezia eta lan baldintza lotsagabeak areagotu egin dira. Beraz, uste dugu lurralde antolaketarako ildo zuzentzaileak eta beraein plasmazioa diren lurralde antolaketarako planak jendartearen onura beharko zuten helburu, eta ez negozio kapitalisten interesak.

Beraz Txirrinka behar dugu Bidasoaldean, beste jendarte eredu bat nahi dugulako. Dauden zonalde berdeaak eta landa eremuak errespetatu beharko lituzzkete, eta pertsonen zerbitzura jarri, lurrarekin bat etorrriko lirateken iharduerak bultzatuz. Kooperatiba agroekolojikoak horren eredu bizirik dugu. Jende gazte asko lurrari begira jarri da eta bizimodua bertatikan ateratzen du. Horrelako iharduerek elikadura burujabetasuna bermatzen dute eta  biziraupenerako berme bakarra dira krisi enerjetikoaren testuinguruan. Hau larriagotzen denean ez da erregairik izanen pasabideak  funtzionatzen jarraitzeko, eta etorkizuna, lurraldean egongelak landu duenena izanen da.

Lurra kinkan, itzuliko da  Txirrinka!!!

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.