Lakaxita maiatzean, natura eta kultura

zerua.pngGune askea den Lakaxita, Anaka eta San Miguel artean gelditzen denSancheskiko landa gunearekin batera, Irungo konglomeratu urbanoanbizirik mantentzen den irlatxo berderik handiena da. Erdigunetik gertu,auzoko birikak diren honetara oinez gerturatu gaitezke. Aire garbiazgain, lasaitasuna, ikuspegi politak, aroma naturalak, zuhaitzak,landareak eta gune irekiak eskaintzen digute.

Lakaxitatik, gune honen honen parte eta San Miguel eta Anakako eragileaktibo garen heinean, proposamen hau luzatzen dugu nahi duen orori.

Auzo honek bere ekarpen xumea egingo klima aldaketa geldiarazteko.Horretara bidean, Sancheski eta Lakaxita gune berde bezala mantentzeaproposatzen du, Anaka, San Miguel eta Irun guztiko bizilagunak hartazgoza dezaten. Gune natural ireki hau mantentzea proposatzen dugu,pertsonek bertan elkartu eta erlazionatzeko, beraien bizi kalitatea hobetuz.

Horretarako beharrezko azpiegiturak minimoak direnez, auzoarentzakogastua oso txikia izango litzake. Auzo hontan globalki pentsatu etalokalki jarduten dugulako.

Lakaxita urpeko galaz jantziko da Maiatzaren 27 eta 28an, datorrenantzerki txaparroiari umore onez harrera emateko. Ekar ditzazue zuenaterkiak baina utzi antzerkiak zipristintzen!

Udaletxeak San Miguel-Anakan egin nahi duen interbentzioa auzoko etaIrungo bizikalitatea ez duela hobetuko uste dugu. Errepideakmugikortasun motorizatuabultzatzen du, CO2 emanaldiak areagotuz;Bestalde, badira jada komertzial gunenahiko Irunen: beste bat gehiagosortzea kontsumismoa bultzatu besterik ez lukeegingo, bizilagun askolaguntza sozialik gabe gelditzen ari diren momentuhauetan. Etxebizitzagehiago eraikitzea ere beharrezkoa ez dela iruditzen zaigu,badaudelakojada etxebizitza huts nahiko.

Pertsonentzako auzo integratu batean sinesten dugu, naturaren aldeegiten duguapustu, kulturaren alde, hirigintza aspergarri, totalitario,xahutzaile,zaratatsu eta ingurunearekiko sostengaezin honen aurrean.Irunen ez dugulakozementoriorik nahi.

PLAN SANTANIKOEN AURREAN, CABARET VAMPIRIKOA!

SAN MIGUEL ANAKA AURRERA!

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.