Igandean bost migratzaile iritsi ziren Irunera, hiru gizon eta bi emakume. Kostatik sartu ez zirenez, zentroko irizpideetatik kanpo geratzen ziren gaua bertan emateko. Irizpide horiek, berriz ere, ez dira nahikoak eta bidegabeak dira.
Irungo Harrera Sarea.- Pandemia egoera dela eta migrazioa jaitsiera nabaritu da eta Sarearen lanak ere baldintzatuak egon dira aurten. Izurritearen lehen 4 hilabeteetan, martxotik ekainera ez zen inor iritsi.