Irungo Harera Sarea

Bihar "Laruntasuna" ospatuko da Irungo Harrera Sareak antolatuta

Data: 
Larunbata, Maiatza 25, 2019 - 12:00 -tik Igandea, Maiatza 26, 2019 - 11:55 -ra
Non: 
Afrika Plaza (SanJuan Plaza)
Antolatzen du : 
Irungo Harrera Sarea

Pancarta demandando un local para Irungo Harrera SareaIrungo Harrera Saretik, datorren larunbatean, 25ean, ospatuko dugun lehen LARUNTASUNAn parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Laruntasuna topaleku bat bezala ulertzen dugu, gure artean bizipenak partekatzeko; Sarea osatzen dugun talde ezberdinen artean une atsegin bat pasatzeko, Irungo herriaren aurrean ikusgarritasuna ematearekin batera.

Harrera abesti solidarioa aurkeztu dute

Patxuko Nice | HarreraPatxuko Nice taldeak grabatu du Irungo Harrera Sarearen omenez. Euro 1egatik jaitsi daiteke eta etekina migratzaileei laguntzen dieten boluntarioentzat izango da.

Patxuko Nice taldearen 'Harrera' abesti solidarioa aurkeztu dute gaur goizean Irungo Lakaxita gaztetxean, iazko uztailean Irungo Harrera Sarea sortu zen lekuan. Abestiaren letra Oier Guillanena da. Musika, antzerkia, zinema eta elkartasun arloetan lan egiten duten pertsonek abiatutako proiektuaren barruan kokatzen da abestia. Aurkezpenean izan dira proiektuaren sortzaile Sergio 'Patxuko' Ordoñez abeslaria eta Malen Garmendia Gomez Irungo Harrera Sareko kidea.

Irungo Harrera Sareak udalari exijitzen dio udalbatzan onartu zuena bete eta lokal bat erabiltzen uzteko lehenbailehen

Pancarta demandando un local para Irungo Harrera SareaIRUNGO HARRERA SAREAK bere batzarra izan berri du eta kementsu jarraituko du lanean pentsatzen duelako; “edozein pertsona migratzailek, datorren lekutik datorrela harrera duina eta osoa behar du eta oraindik orain erakundeek ez dute harrera hori bermatzen.” Udari begira etorrerak ugariko direla aurre ikusten da, hala azpimarratzen dute instituzioek, eta Harrera Sarea prest dago datozen pertsona guztiei orain arte bezalako harrera duina emateko.

Orriak