Irungo Harera Sarea

Gure esku dago-k Irungo Harrera Sarea antolatuari deitzen dio manifestaziora larunbat honetarako

logo Gure Esku

Adierazi nahi dizuegu GURE ESKU DAGOk bat egiten duela IRUNGO HARRERA SAREAK URTARRILAREN 26RAKO ANTOLATU DUEN MANIFESTAZIOAREKIN, eta ondorioz denei bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Irungo Harrera Sareak manifestazio deialdia egin du larunbata honetan urtarrilaren 26rako arratsaldeko 17etan

Foto de la rueda de prensa2300 pertsonek eta elkartek sinatu dute zirkulazio librearen eta harreraren aldeko manifestua. Harrera Sareak 5.500 pertsona ingururi egin dio harrera sortu zenetik, duela 6 hilabete.

“Euskal Herria #HarreraHerria” lelopean pertsona ororentzako zirkulazio librea aldarrikatuko da eta, era berean, erakundeei harrera integrala eta duina exijituko zaie Euskal Herrian gelditu edo bertatik pasatzen diren migratzaile guztientzat. Manifestazioa Fikobatik irtengo da, Santiago zubia zeharkatuko du Hendaiako Erretentzio zentruko komisaldegiraino, ondoren, berriro ere Irunera itzultzeko, udaletxearen parean amaituko delarik. Bertan, manifestua irakurriko dute eta bertsolariek eta Glaukoma eta Bad Sound musika taldek tadeek emanaldia eskainiko dute.

Bakoitzak ahal duenetik eragin

Sergio 'Patxuko' Ordoñez

Bisadoako-Hitza. Asier Perez-Karkamo.- Hilaren 26a egun berezia izango da Irungo Harrera Sarearentzat. Egun horretan manifestazio nazionala egingo dute, 17:00etan Ficoba erakustazokatik abiatuta. Migratzaileei babesa adieraztea da xedea eta jende asko espero dute, Euskal Herriko zenbait lekutan autobusak antolatzeko asmotan baitira, Irunera hurbiltzeko.

Orriak