Meaka konpainia parekidea, ekainaren 30ean desfilatzeko prest

Momento de la rueda de prensa

Alarde Publikoa.- Aspaldian jende askoren ahotan zebilen Meaka auzoko konpainia sortzearen nahia eta beharra. Bereziki auzoari lotuta gaudenok eta urteak daramatzagunok beste hainbat konpainietan parte hartzen sentitu izan dugu hori, bain zuzen ere. Nahiz eta Meaka Irungo antzinako lau auzo zaharrenetarikoa izan, ez baitu gaur arte tokirik izan konpainia gisa alarde parekidean.

Pasa den uztailean, ordea, auzoko bizilagun eta lagun talde txiki batek askoren ahotan ibilitako ideiari irmoki eutsi, eta egikaritzeko lehen pausuak eman zituen. Horrela, galdetegi bat helarazi zen Whatsapp bidez, jakiteko Meaka auzoko konpainia sortuko balitz, jende gehiago parte hartzera animatuko ote zen. Erantzuna ezin hobea izan zen; izan ere, ehun pertsona baino gehiagok baiezkoa ernan zuten. Hori horrela anik, irailean elkartzeko gonbita jaso genuen eta hementxe, auzo elkartean, topatu ginen lehenengoz, aurrezaurre.

Gure helburua 2025eko ekainaren 30ean Irungo Alarde Parekidean konpainia gisa desfilatzea da. Belaunaldi berriek euren auzoko konpainian parte hartzeko aukera izan dezaten bermatu nahi dugu. Eta horretarako lan taldea eratu dugu, berdintasunaren bidean aurrera pausuak emateko konpromiso irmoarekin.

Bertan gaude Meaka auzoan bizi direnak edo bizi izan direnak, jadanik beste konpainia batzuetan urteak desfilatzen daramatzatenak, nahiz lehenengoz parte hartuko dutenak. Guztiok gogotsu gabiltza lanean, jaiak elkarrekin gozatu ahal izateko.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu Alarde Publikoko Juntari, eta gure Jeneralari, mila esker Maite gaur hemen gure ondoan egoteagatik. Baita San Miguel konpainiako kideei ere, eskaini diguten babesagatik.

Uneoro gu laguntzeko prestutasuna erakutsi baitute.

Bestalde, datorren urteko otsailerako bazkari bat antolatzen ari gara eta bertan parte hartzeko deialdia egiteko aprobetxatu nahi dugu. Elkar ezagutzeko eta konpainiako kideen arteko harremana sendotzeko aukera ezinhobea dela uste dugu.

Dena den, hau ez da ekitaldi bakarra izango, aurrerago beste hainbat egingo baititugu, besteren artean mendi ibilaldi bat udaberri aldera, Sare sozialen bitartez emango dugu guztiaren berri.

Bukatzeko, gonbidapena luzatu nahi diogu datorren ekainean gurekin desfilatu nahi duen pertsona orori.

Irungo baleak elkarrekin ilusioz beteta zeharkatzeko irrikan gaude. Era berean, Meaka auzoko konpainiako lan taldean aktiboki parte hartzera animatzen zaituztegu. Hartara, gurekin harrenanetan jarri nahi izanez gero, posta elektronikoa (meakakonpainia@gmail.com) eta Facebook eta Instagram bortuak (@meakakonpainia) sortu ditugu.

Gora Meaka, gora Irun eta gora San Martzial!

Etiquetas: