Kooperatuz sariak, printzipio kooperatiboak saritzeko

"Kooperatuz" saria

BDSKoop Eraldaketa Fabrika.- BDSKoop Eraldaketa Fabrika elkartea gara. Bidasoaldean Ekonomia Soziala sustatzea bilatzen dugu, eta horretarako hainbat ekinbide jartzen ditugu martxan.

Horien artean, gaur hemen azaltzen dizuegun zazpi printzipio kooperatiboei saria aurkeztu nahi dugu, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zailaren babesarekin antolatu dugun “Kooperatuz” sariketa. 3.

edizioa da aurtengoa.

Zazpi printzipio kooperatiboak Kooperatiben Aliantza Internazionalak adostu eta ezarri zituen 1895ean, eta Euskadiko Kooperatiben Legeak berak barnebiltzen dituen printzipioak dira. Printzipio bauek gizarte ekonomiako erakundeen Jardueraren Oinarri dra, Honakoak dira zazpi printzipio kooperatiboak: kideen kudeaketa demokratikoa, kidetza irekia eta borondatezkoa, bideen parte hartze ekonomiko beharrezkoa, autonomia eta independentzia, kooperatiben arteko lankidetza, komunitatearekin konpromisoa, hezkuntza, formakuntza eta informazioa bermatzea.

Aurten, Euskal Autonomi Erkidegoko kooperatiba eta lan sozietate guztiei irekia izanen da.

Aurreko urteetan ez bezala, ez dugu eratze urtea kontutan hartuko, eta ez gara probintzia bakarrera mugatuko.

Hartzailea izateko aukera du EAEn helbidea duen ekonomia sozialeko empresa orok. Beraz, aurten protagonismoa hartzen dute printzipio kooperatiboen aplikazioak, hauek aurrera eramateko bide eta aukera ezberdinak, zein denboran hauek mantentzeko gaitasunak.

Iaz bezala, 1500 euroko bi sari banatuko ditugu:

  • e Lehenak barne-antolaketa hartuko du kontuan, parte-hartzea bermatzeko Hartutako neurriak etab. sarituko ditu.
  • e Bigarrenak bere ingurunean eragiteko gaitasuna, lankidetza sustatzeko neurriak eta komunitatearekiko interesa baloratuko ditu.

Azken finean, gure helburua printzipio hauek ezagutzera ematea da, praktikan gure lurraldean nola gauzatzen diren jakin, balioan jarri eta behar duen oihartzuna ematea.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak, beraz, kooperatiba edo sozietatea laboral izatea eta Euskal Autonomi Erkidegoan erregistratua egotea dira.

Lehiaketan parte hartzeko, bdskoop.eus/kooperatuz/ web rrialdean eskegita dagoen galdetegia bete besterik ez da egin behar.

Erreza eta azkarra da. Aukera eman nahi dugu balio kooperatiboen inguruan hausnartzeko, baina baita parte hartzea sustatzeko.

Galdetegia osatzeko aukera martxoaren 11tik, apirilaren 11ra izango da zabalik. Behin epea bukatuta, jasotako erantzun guziak epaimahai kualifikatu bati helaraziko zaizkio, eta honek hartuko du erabakia.

Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

  • Mirene Arri, ELKAR-LAN
  • Beñat Irasuegi, KOOPFABRIKA
  • Itziar Barinaga Rementeria, GEZKI

Bi sari egongo dira:

  1. Printzipio kooperatiboen betetzea barrura begira: IZARRA DEMOKRATIKOARI SARIA, 1500 eurokoa, eta
  2. Printzipio kooperatiboen betetzea kanpora begira: KOMUNITATE eta BESTE KOOPERATIBEKIKO LANKIDETZA ETA INTERESA SARIA, 1500 eurokoa.

Irabazleek sari banaketa ekitaldira etorri beharko dute saria jaso ahal izateko eta bdskoop.eus web orrialdean jazoko dira emaitzak.

Etiquetas: