Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Israelgo Gobernuak eta armadak Gazako suSien akordioak urratu zituzten negoziazioen bigarren fasea hasi baino lehen, eta aste honetan berriro ere bonbardaketa kanpaina bortitz batean izan gara, lehorreko erasoaldiekin batera, ehunka gazatar hilda eta zauritua askoz gehiagorekin, tartean haur asko. Gazako su-etenaren garaian ere, Zisjordaniako lurralde palestinarrean, errepresio basatiari eutsi zaio. Eta errepresio-politika basati eta izenik gabeko hori AEBen baldintzarik gabeko babesarekin baino ezin izan da gauzatu, Trumpen zuzendaritzapean.
Europak beste alde batera begiratzen du. Eta nazioarteko komunitatea, salbuespenak salbuespen, horietara mugatzen da, Israelen jarrera kritikatzeko adierazpen erretoriko batzuk izan ezik. Erantzun solidario eta internazionala inoiz baino beharrezkoagoa eta premiazkoagoa da.
Ostegun eta ostiral honetan "Palestinarekin Elkartasuna" plataformak hainbat elkartasun manifestazio deitu ditu Gazteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean eta Altsasun. Eta datorren larunbatean, hilak 22, beste manifestazio nazional bat egingo da, "Gernika Palestina-Herri Ekimena" k deituta, 17:30ean, Alderdi Ederren (Donostia).
Beharrezkoa eta premiazkoa da Israelgo gobernua eta armada Gazan eta Palestina osoan aplikatzen ari diren bonbardaketak, errepresio bortitza eta genozidioa amaitzea. Bake justu eta berehalako batek bakarrik eman diezaioke amaiera Israelek duela 70 urte baino gehiagotik Palestinan aplikatzen ari den sufrimenduari, Palestinako herriak bere lurrean askatasunez bizitzeko duen eskubidea aitortuz.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak babes eta elkartasun osoa adierazi dio Palestinako herriari, eta egun hauetarako deitu dren mobilizazioekin bat egin du.