Apriliaren 24tik ekainaren 14ra 'Plastikozko ametsak' argazki erakusketa erakutsio da Kabigorrin. Jarduera hau klima-aldaketak planetako hainbat lekutan emakumeen roletan izaten ari den eraginaren ikuspegi kritikoa da. Parekide Elkarteak antolatuta, Bantar Gebang-en kasua du ardatz, hauxe da: Jakartan kokatuta dagoen munduko zabortegi handienetako bat, non milaka emakumek bizi eta lan egiten duten zabor mendien artean. Bisitatzera eta zure gogoetak gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu!
Erakusketa hau proiektu baten barruan kokatuta dago, hain zuzen ere. 20 argazkiko erakusketa honen bidez, zenbait hiritako hondakinen zikloa eta bizitza jarri nahi ditugu erakusgai, zabor-mordo erraldoiak direlako gaur egun; Indonesiako Jakarta, esate baterako. Indonesiako hiriburua behin baino gehiagotan egon da munduko kutsadura-sailkapeneko lehen postuan, eta, horren ondorioz, arazo ekologiko larriak sortu dira. Plastikozko hondakinengatiko kutsadurak ekosistemak mehatxatzen dituen bitartean, Jakarta bera itsasoan hondoratzen ari da klima-aldaketaren ondorioz. Hemen egingo dugun bidaian, plastikozko hondakinen jatorria, kontsumoa, kutsadura, negozioa... nolakoak diren jakingo dugu. Horrez gain, hondakinak biltzeko eta saltzeko zikloan emakumeen egoera zein den erakutsi nahi dugu, sistema kapitalista eta patriarkaleko biktimak direlako berriro.