Irun eta Hondarribiko Hondakinak eta Urak kudeatzen dituen Txingudiko Zerbitzuak enpresako langileek mobilizazioak abiatu dituzte

Txinzer kontzentra

ELA Sindikatua.- ELAk salatu du enpresa hitzarmenaren negoziaketa oztopatzen ari dela eta langileekiko errespetua eta negoziaketa orain lelopean kontzentrazio arrakastatsu bat burutu dutela.

Txingudiko Zerbitzuakeko hitzarmenaren negoziaketarako mahaia osatu eta martxoaren 24ko mahaian ELAk bere aldarrikapenen plataforma aurkeztu zuen. Bertan azken urteetan izandako eros ahalmenaren berreskurapena, hitzarmenaren iraunaldirako KPIaren goitik dauden soldata igoerak, plusak, bajak %100 osatzea baldintzarik gabe, jardunaldi murrizketa, enpresak hitzarmena aplikatzeari uztea ekiditeko klausula, ordutegi, egutegi, baimen eta lizentziekin zerikusia daukaten hainbat aldarrikapen, telelana, taulan baliokideak diren kategorien ekiparazioa eta azpikontratazioa mugatzea bezalako aldarrikapenak jasotzen dira besteak beste.

Hurrengo mahaia maiatzaren 16rako finkatua zegoen tartean 8 asteko epea adostu ondoren enpresak proposamenak aztertzeko denbora izan zezan. Baina mahai hartatik 6 aste baino gehiago pasa direnean enpresak bilera hori bertan behera utzi du unilateralki posta elektroniko baten bitartez eta hurrengo datarik proposatu gabe.

ELAtik onartezina eta langileekiko izugarrizko errespetu falta iruditzen zaigu enpresaren jarrera. Alde batetik, duela 6 astetik hona ez delako ezer aldatu orain erabaki hau hartzeko, bestetik, uste dugulako 8 asteko epea nahikoa zela aurkeztutako aldarrikapenak lantzeko eta azkenik negoziazio mahaia unilateralki bertan behera uzteagatik beste datarik proposatu gabe. Garbi dago zein den guzti honen helburua: hitzarmenaren negoziaketa denboran luzatu eta oztopatzea.

Honen aurrean, ELAk langileekiko errespetuz eta arduraz jokatu eta negoziaketa zintzo bat orain aurrera eramateko exigitzen dio enpresari eta horretarako mobilizazioak abiatu dituzte gaur langileek. Gaur langileen asanblada eta arrakastatsutzat jo duten elkarretaratze bat egin dute enpresaren aurrean. Horretaz gain, beste ekimen batzuen artean, ekainean enpresak Administrazio kontseiluarekin duen bilera egunean paro bat deitu dute eta mobilizazio bat burutuko dute eta beharrezkoak diren mobilizazio guztiak bultzatzen jarraituko dute enpresarekin negoziazio erreal eta zintzo bat martxan jarri arte.

Etiquetas: