EHPMKk, EAEn eta Nafarroan LGS baten aldeko HEL sindikala babesten du

Pentsiodunen taldea manifestazio batean. Argazkia: Ekuador Etxea

EHPM.- Joan den apirilaren 5eko manifestazioetan esan genuen bezala, EHPMk soldata eta pentsio duinak eskatu genituen, hemen eta orain! eta guztiontzat. Gutxieneko pentsioa eta gutxieneko soldata, bidezkoak eta nahikoak, langile eta pentsiodun guztiek bizibaldintza duinak izango dituztela bermatzeko.

Helburu horiekin egiten diren ekimen sindikal eta sozial guztiak babesten ditugu, eta horien barruan EAEko Legebiltzarrean hori posible egiteko Herri Ekimen Legegilea aurkezteko ekimen sindikala.

Langile guztiei bizi-baldintza durak bermatuko dizkien eta Gizarte Segurantzako kotizazioak hobetuko dituen Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren aldarrikapena gure lehentasunen artean egon da beti. Onartezina da finantza- eta energia-enpresa handiek mozkin-errekorrak eta enpresa-mozkinak soldatak baino lau aldiz gehiago igotzea, eta gero eta langile eta pentsiodun gehiagok izatea soldata- eta pentsio-sarrerak, pobreziara kondenatzen gaituztenak.

Funtsezko borroka da hori, soldatasarreretan eta gutxieneko pentsioetan, gutxienez, genero-arrakalarekin amaitzeko; emakumeak, biztanleriaren erdiaren aurkako injustizia erradikala da, onartezina.

Adinaren arabera banatu nahi gaituenen gezurrezko narratibak arbuiatzen ditugu. Guretzat soldatak eta pentsioak txanpon beraren aldeak dira eta banaezinak dira. Jardunean dauden langileek eta pentsiodunek interes eta aldarrikapen berberak ditugu.

Horregatik, pentsiodun guztiei dei egiten diegu ELA, LAB, ESK, STEEILAS, Etxalde, HIRU... sindikatuek aurkeztutako HEL izapidetzeko onarpena sinatzera Legebiltzarrean.

Manifestua sinatzeko esteka: lanbideartekosoldata.eus

Etiquetas: