ELAk, hiru greba egun gehiago deitu ditu uztailean, erresidentzia eta eguneko zentruetan

Rueda de prensa

ELA Sindikatua.- Hitzarmen berriaren negoziazioan dagoen blokeoa gainditu eta sektoreko langileen artean zabaldu den prekaritatearekin amaitzeko; grebara joko dute Uztailaren 9, 10 eta 11an.

Gipuzkoako erresidentzia eta eguneko zentruetako hitzarmen sektorialaren negoziazioa blokeatuta dago, patronalek ez baitute langileen aldarrikapen bat bera ere kontuan hartu.

Sektorean 5000 bat langilek lan egiten dute Gipuzkoan, ¡a denak emakumeak. Oarso-Bidasoa eskualdean hainbat egoitza eta eguneko zentru daude. %90ean Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duen zerbitzu publikoa eskaintzen dutenak, baina lan baldintza prekarioak dituztenak.

Langileen %40ak borondatezkoak ez diren kontratu partzialak ditu. Hau enpresa pribatu eta irabazi asmorik gabe deklaratzen diren gehienek mozkinak lortu eta negozio logika batean oinarritzen den zaintza sistema eusteko bakarrik esplikatzen da.

Zaintza sistema erdigunean jarri eta zaintzaileen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenarmena eskatzen du ELAk, besteak beste honako edukiekin:

  • %100eko jardunaldiko kontratuak langile guztientzat
  • Soldata arrakalarekin amaitzea
  • Asteko lanorduak 32 izatea eta adinean gora dijoazten langileek erretiroa aurreratu ahal izateko formulak ezartzea.
  • Arrisku psikosozialen plan adostuak
  • Zerbitzuak euskalduntzeko baliabideak
  • Trantsizio ekosozialean aurrerapausoak, bertako produktuak txertatuz jatorduetan besteak beste

ELAK patronalei sindikatuak eskatutako edukiak mahai gainean jar ditzala eskatzeko Uztailaren 9, 10 eta llan langile guztiak greba egitera deitzen ditu. Uste dugu, aldarrikapenak entzun eta lortu ahal izateko aukera bakarra dela greba eta mobilizazioaren bidea.

Era berean, Foru aldundiari, sektoreak bizi duen egoeraren jabe egin eta baliabideak jarri ditzala eskatzen diogu; aukera paregabea da genero arrakalarekin amaitu eta zaintza lanak erdigunean jarriko duen bestelako eredu bat ezartzeko.

Langile guztiak grebarekin bat egin eta egun hauetan burutuko diren ekintzetan parte hartzera deitzen ditu:

Uztailak 9: Manifestazioa Donostian, Gipuzkoako plazatik hasita, 11:00etan

Uztailak 10: Manifestazioa Errenterian, 10:30tan, Sanmarkoseneko egoitzatik hasita.

Uztailak 12: Manifestazioa Donostian, Kontxako hondartzen zehar, 11:30etan hasita.

Etiquetas: