Osasun Bidasoa.- Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.
Aurrekarien laburpena:
2022ko ekainera arte, Bidasoako Ospitaleko urologia-zerbitzuak lau espezialista zituen, 100.000 biztanle ingururi arreta emateko. Mediku bajen eta lekualdatzeen ondorioz, 2022ko uztailean, lau urologoetatik bat bakarrik geratu zen. Honek ezin zuenez arreta egokia eman, kontratuari uko egin zion. Ordutik 2025eko maiatzera arte, arreta egoera prekarioan eman da, urtebetetik gorako itxaron-zerrendekin eta ia ebakuntza-jarduerarik gabe. Udaren aurretik, zerbitzua itxiko zela eta pazienteak Donostiako Ospitalean artatuko zirela iragarri zen egoera normalizatu arte.
Uneko egoera:
Gaur egun, ez da urologiako kontsultarik ematen ez Bidasoan ez Donostiako Ospitalean. Ez dago urologorik Bidasoan eta Donostian soilik oso larrialdiak artatzen dira. Hitzorduak bertan behera uzten dira, hurrengo data bat eman gabe. Herritarrei esaten zaie ¡txaron-zerrendan daudela eta aukerarik dagoenean deituko zaiela. Gomendatzen zaie, atzeratu ezin daitekeen sintomarik badute, beren familia-medikuarengana edo Irungo PACera joateko (erreklamazio bati erantsitako erantzuna). Hau da, familia-medikuak urologiara bideratzen du gaixoa, bere esku ez dagoelako ezer gehiago egitea, eta zuzendaritzaren erantzuna da okertzen bada, berriro joateko familia-medikuarengana. Kasu "larriagoetan", Bidasoako Ospitaleko larrialdietara joateko esaten da, nahiz eta han ez dagoen urologorik eta ezinezkoa den Donostiako urologiakontsultetan hitzordu bat ematea.
Osasun-arreta larriki eskasa:
Urologia-arretarik ez egoteak arazo larriak eragiten ditu. Lehenik eta behin, diagnostikatuta dauden pazienteek ezin dute jarraipen egokirik jaso; adibidez, prostatako, giltzurruneko edo gernu-maskuriko minbiziak dituztenek. Bigarrenik, minbiziaren susmoa edo beste patologia larriak dituzten pazienteak ezin dira aztertu eta diagnostikatu. Diagnostikoaren atzerapenak tratamenduen eraginkortasuna arriskuan jar dezake, gaixoen bizitza bera arriskuan jarriz.
Bestalde, ez dira arinak izan arren espezialista baten interbentzioa behar duten beste gaixotasun batzuk artatzen. Honek osasun pribatura joatera bultzatzen ditu ahal duten herritarrak, eta horrek onartezina den desberdintasun soziala sortzen du.
Haurren larrialdietako arreta gabezia jarraitzen du ospitalean.
Lehen mailako arretan pediatrak falta dira oraindik. Hiru osasun-zentroetan ordutegia 17:00ak arte zabaltzeko promesa ez da bete. Irungo PACean ez da pediatria-arretarik indartu.
2025eko maiatzaren la baino lehen, 12 pediatra-plaza zeuden. Bidasoako Ospitalean ematen zen kontsulta kendu egin da, eta orain 11 plaza baino ez daude. Horietatik, gehienak estali gabe daude, eta horrek haur populazioaren zati handi bat pediatrarik gabe uzten du.
Hitzemandakoaren aurka, prebentzio-jarduerak utzi egin dira eta pediatrak premiazko kasuak eta patologia akutua bakarrik artatzen ari dira.
Haurren eta gazteen psikiatria-kontsulta DIS jarraitzen du.
Bigarren psikiatra-plaza bat jarriko Zela iragarri zen, baina oraindik ez dago beteta. Donostian zailtasun handiak daude lehen kontsultak eta jarraipenak egiteko, arreta prekarioa izanik.
Ez dago Osasun Sailaren inolako erantzunik Irungo kaleetan 12.000 lagun bildu zituen herritarren haserreari.
Bidasoako osasun-arretako arazoak konpondu gabe arraitzen dute eta hilabetez hilabete okerrera egiten dute. Bidasoako eta Osasun Sailaren arduradunen kudeaketa txarrak kalte egiten dio Bidasoaldeko eta Bortzirietako herritarren osasunari.
ZABALDU, BERRITU, HOBETU