
Abotsanitz.- HONDARRIBIA LANTZEN SA sozietatearen sormena eta honen kudeaketa, EAJ-PNVren gobernantza opakutasunaren adibiderik garbienetako bat da. 1992an sortua izan zen hirigintzagarapenak sustatzeko, diru publikoarekin finantzatuko zena. Hasieratik, teknikaririk gabe eta politikoz osaturiko administrazio batzar baten aginduaz zuzentzen zen Hondarribia Lantzen, baina azken hamarkadetan, inpunitate osoz, beste kudeaketa batzuk burutzeko baliatu dute jeltzaleek.
Hori guztia kontuan hartuz, pasa den irailaren 25eko osoko bilkuran, Hondarribia Lantzenen likidazioa onartu genuen, EAJ-PNV eta PSE-EEren kontrako bozekin.
Eta ia bi urteko ikerketa sakon baten ondorioz, sozietatearenak ziren 8 garaje, 4 lokal, hainbat lursail, bai eta kiroldegiaren kontrola udalaren eskutara pasako dira.
Zer esan nahi du udalak bere gain hartzea? Bada ondasun horien, bai eta Kiroldegiaren zerbitzua, kontrol finantzarioa, obren eta inbertsioetan esku-hartzeak, kontratazio lizitazio gardenak, etab. Udalak kudeatuko dituela
Abotsanitzetik askotan aipatu dugun gakoa izan da zerbitzuen munizipalizatzea eta udalak ondasunak eskuratzearena eta Hondarribia Lantzenen desegitea, funtsezko mugarria izan da guretzat.
Alfonbrak altxatzearen adibiderik garbienetako bat izan da sozietatea likidatzea, EAJ-PNVk inoren aurrean konturik eta azalpenik eman gabe zeramaten dinamikarekin hausteko eta bertan egiten ziren hartu-emanak publiko egiteko.
Hurrengo asteetan sakonduko dugu Hondarribia Lantzen deituriko enpresa-pantaila honi eman zaion erabileraren inguruan.
