Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Datorren azaroaren lean, Gasteizko Salburua Gizarte Etxean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen V. Asanblada ospatuko dugu.
MPEHko emakumeok urtero egiten dugun batzarra ekimen garrantzitsua da, eta mugimenduko emakume askok elkar ezagutzeko eta biltzeko balio izan du, guretzat berezik garrantzitsuak dren gaiak jorratzeko, hala nola pentsioetan dagoen genero-arrakala, alargun-pentsioa, zaintzak edo Legegintzako Herri Ekimenak emakumeengan duen eragina.
Baina aurtengo Batzarrak esanahi berezia du, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek, EAJk eta PSEK, gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzeko osagarri bat sortzea proposatzen zuen ILE izapidetzea eragotzi ondoren egingo baitugu. Hau da, entzunak izateko eskubidea bezalako oinarrizko zerbait ukatzen zaigu. Nafarroan gauza bera aldarrikatzen da beste bide batetik, baina horren alde ere borrokan ari gara eta ariko gara.
Azaroaren 2lean, Gasteizen, ehun emakume pentsiodun baino gehiago bilduko gara. Guztien artean erabakiko dugu zer erantzun sendo eman EAJri eta PSEri, milaka pertsonaren pentsioak igotzeari uko egiten diotelako, zahartzaroan diru-sarrera duinik ez dutelako eta berogailua edo argia ordaintzeko iristen ez zaielako, Horregatik gaude hemen, gure erosketa-poltsak hutsik, milaka emakume pentsiodun horiek ordezkatzen, ez baitute diru-sarrera propio eta duinik erosketa-poltsa betetzeko.
V. Asanblada honetan erabakiko dugu zer ekimen bultzatu, emakume-taldeekin eta mugimendu feministarekin batera, ILPn jasotzen zen aldarrikapenaren alde: emakume askok dituzten miseria-pentsioak igotzea, Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu arte. Posible da, justiziazkoa da eta emakume pentsiodunok ez dugu etsiko aldarrikapen bori lortu arte.
Baina horrekin batera, beste gal bat jorratuko dugu: adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista.
Hain zuzen ere, azaroaren 25a baino lehentxeago egingo dugu V. Batzarra, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eta gai bori ikusarazi nahi izan dugu. Ikusaraztea, bai, adineko emakumeenganako indarkeria matxista ezkutuko gaia delako, edo, hobeto esanda, ikusezina.
Gai honi heltzeko Iratxe Herrero Zarate izango dugu. EMAKUNDEren beka bat jaso zuena 2021ean, eta adineko emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruzko ikerketa bat egin zuen. Honela bereizten du indarkeria hori: egiturazkoa, ezkutukoa eta berezia.
Batzarrean, azterlan horren elementu nabarmenenak azalduko ditu, eta, ondoren, adineko emakumeek jasandako indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko eta indarkeria mota hori prebenitzeko hartu beharreko neurri guztien artean eztabaidatu eta definituko ditugu.
Baita ere, dantzari buruzko Jardunaldia ere aurkeztuko dugu, duela bi urte Greba Feminista Orokorra bultzatu genuen gizarte-eragileok, Denon Bizitzak Erdigunean plataformarekin batera, antolatzen ari garena eta datorren urteko apirilean egingo dena.
Kontu asko ditugu eztabaidatzeko, baina ez ditugu ahaztuko emakume palestinarrak eta haien borroka.
Hasieran esan dugun bezala, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen V. Asanblada hau oso garrantzitsua da, eta, hemendik, bertara joateko deia egiten dizuegu emakume pentsiodun guztiei.
Autobusak antolatuko ditugu Gasteizera elkarrekin joateko.
EMAKUME PENTSIODUNAK AURRERA!!!



