
Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Aurten, EITB Maratoiak "zahartze osasungarrirako" dirua bilduko du "bizitza luzea bizitza onari" mezuarekin. Zahartze osasungarria adineko pentsiodunen bizi-baldintzen zati bandi bat da, eta Rock & Rolla gure bizitzaren zati bat.
Baina susmagarria iruditzen zaigu EITB erakunde publikoak bizitza luze eta onerako interesa izatea, EAEko Gobernuko alderdiek gure HELa arbuiatzearekin batera. Gure HELk, hain zuzen ere, adineko pentsiodunek bizi-baldintza duinak eta, beraz, zahartze osasuntsu eta luzea izateko adina diru-sarrera bermatzen zituen.
Gure ustez, kontua ez da ezkutatzea gure herri-ekimen legegilea izapidetzeko onartzeari egin dioten uko ulertezina, adineko pentsiodunak infantilizatzeko irudi-kanpaina baten bidez. HELa betatu eta rock & roll dantzan jartzen gaituzte.
HELren onuradun diren 90.000 adineko pentsiodunek, batez ere emakumeek, dantza asko egin arren, gero eta arazo gehiago dituzte hilaren amaierara izteko, osasun integrala, elikadura osasuntsua, etxebizitza erosoa eta mendekotasuna artatzeko ezinbesteko zerbitzuak eskuratzeko. Inork pentsa al dezake baldintza horietan zahartze osasungarria egin daitekeela? Arazo horiei aurre egingo al zaie aurtengo EITB Maratoiarekin?
Hau guztia esaten dugu, zeren, o! ezustekoa! jasoko diren funtsen hartzailea EAEko Gobernuko erakunde bat izango delako. Bilketaren erakunde hartzailea Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioa (BIOEF) da, Osasun Sailak Euzkadiko osasunsisteman berrikuntza eta ikerketa sustatzeko sortu duen tresna.
Fundazio horren lehendakaria Osasun Administrazio eta Finantzaketako sailburuordea da, lehendakariordea Osasun eta Transformazio Digitaleko sailburuordea eta bokalak, Osakidetzako zuzendari nagusia, Finantza Politika eta Aurrekontuetako sailburuordea eta lIkerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.
Osasun sistema publikoa garatzeko eta hobetzeko zergak ordaintzeaz gain, orain gobernuak txapela pasatzen du herritarrek, Gabonetako datak aprobetxatuz, gobernuaren aurrekontuekin ordaindu eta hartzaileen parte-hartzearekin ebaluatu beharko liratekeen programak finantza ditzaten.
Abenduaren 18an adineko pentsiodunei dei egiten diegu Gasteizen antolatu dugun manifestazioan parte hartzera. Irteera 11,30 Pza. Bilbao. Hau izango da Sure errebindikazio-maratoia.
