Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Atzo, asteartea, hilak, 27 Kongresuan, PPk, VOXek eta JUNTSek pentsioen igoera baliogabetu dute. Ostegunean, urtarrilaren 29an, pentsiodunei dei egiten diegu gure gaitzespena eta haserrea adieraztera PP-ren egoitzaren aurrean: izan ere, PPk baliogabetu egin du, Kongresuan emandako botoarekin, pentsioen igoera.
Onartezina da pentsioak handitzearen aurka bozkatzea, eta lotsagarria da eskubide bori trukerako txanpon izatea alderdien arteko eztabaidetan, Pentsioen erosahalmena bermatzea esin do Kongresuaren urteko bozketaren mende egon.
Ez dugu atzerapausorik onartuko lortutakoari dagokionez, eta pentsiodunen haserreak baleak beteko ditu berriro.
PENTSIOEN ERREBALORIZAZIO AUTOMATIKOA ETA URTE AMAIERAKO ORDAINSARIA (paguilla) BERREZARTZEA ESKATZEN DUGU PENTSIOEN EROS ITEKO AHALMENAREN URTEKO GALERA POSIBLEA KONPENTSATZEKO.
GUTXIENEKO PENTSIOAK NABARMEN HOBETZEA ESKATZEN DUGU, IGOERA GORABEHERA, MISERABLEAK IZATEN JARRAITZEN BAITUTE, Banakako gutxieneko pentsioa 936.20 eurokoa da, 14 ordainsaritan banatuta.
GUTXIENEKO PENTSIOA LANBIDE ARTEKO GUTXIENEKO SOLDATAREKIN PAREKATZEA ESKATZEN DUGU, genero-arrakalaren kronifikazioa eta adinekoentzako diru-sarrera eskasiak eragozteko, lan-bizitza oso baten ondoren gure bizi-baldintzak urtez urte nola hondatzen dren ikusten baitugu. Gaur egun 168.966 pentsiodun daude EAEn eta 51.103 Nafarroan LGStik beherako diru-sarrerak dituzte.
Manifestazioa ostegunean, hilaren 29an eguerdiko 12etan izango da.

