Osasun Bidasoak osasun publiko duinaren aldeko mobilizazioekin jarraitzen du

Manifestación en Hondarribia

Osasun Bidasoa.-Kendutako osasun zerbitzuak berreskura ditzagun” lelopean, Osasun Bidasoak martxoan deitutako mobilizazioekin jarraitzen du.

Martxoaren 1ean, igandean, eguerdian, kontzentrazioa eta ondorengo manifestazioa egin ziren Hondarribian. 1.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Ekitaldia Bidasoko Osasun Mentalaren Aldeko Familien elkarteak antolatu zuen, “Osasun mentala eskubidea da, ez pribilegioa” lelopean, eta bertan Osasun Bidasoak ere parte hartu zuen.

Martxoaren 4an, asteazkenean, lehen kontzentrazioa egin zen Irungo Erdialdeko anbulatorioaren aurrean. Bertan osasun-arloko profesional askok eta herritar ugarik parte hartu zuten. Kontzentrazio hauek elkarlanean egiten dira larrialdi pediatrikoen itxierak kaltetutako familiekin eta osasun mentalaren aldeko familiekin.

Deitutako hurrengo mobilizazioak honako hauek dira:

  • Martxoak 11, asteazkena, 14:00etan: kontzentrazioa Dumboako anbulatorioan.
  • Martxoak 18, asteazkena, 14:00etan: kontzentrazioa Hondarribiko anbulatorioan.
  • Martxoak 25, asteazkena, 14:00etan: kontzentrazioa Irungo Osasun Mentaleko Zentroan (antzinako ospitalean).
  • Martxoak 28, larunbata, 18:00etan: kontzentrazioa Bidasoa Ospitaleko larrialdien aurrean, larrialdi pediatrikoen alde.

Herritarrei mobilizatzeko egiten zaien deialdiaren arrazoiak honela laburbiltzen dira:

  • EZ Bidasoan osasun zerbitzu publikoen murrizketa gehiagorik.
  • Bidasoa Ospitalean larrialdi pediatrikoak berreskuratzearen alde.
  • Urologiako kontsultak eta Minaren Unitatea berreskuratzearen alde.
  • Haurren eta gazteen zein helduen osasun mentaleko arretaren indartzearen alde.
  • Osasun zentroetan familia-medikuen eta pediatren hornidura egokiaren alde.
  • Itxaron-zerrendak murriztearen alde.
  • OSI Bidasoako zuzendaritza-taldearen berritze zabal baten alde.

OSASUN BIDASOA HERRI-PLATAFORMA.

BIDASOKO OSASUN MENTALAREN ALDEKO FAMILIAK.

BIDASOKO LARRIALDI PEDIATRIKOAK.

ZABALDU, BERRITU, HOBETU.

Etiquetas: