Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Urte askotako borrokaren ondoren, 40 urte edo gehiago kotizatuta dituzten erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileek eragindako pentsiodunek Podemosek aurkeztutako eta besteak beste EH Bilduk eta EAJk babestutako lege proposamena tramitera onartzea lortu da.
Urrats garrantzitsua da langile horien aurka egindako bidegabekeria historiko bat indargabetzeko. EAEn 66.648 erretiratuk eta Nafarroan 16.956k bidegabe izan dituzte murriztuta pentsioak, arrazoi hauengatik:
- 40 kotizazio-urte erretiro arruntaren %100 jasotzeko behar direnak baino gehiago dira (37 kotizazio-urte 2027an). Zigor hori bidegabea da kolektibo horrentzat, langileen batez bestekoak baino denbora gehiago eman baitu lanean. Ohiko erretiro-adinetik harago pentsioaren %26ko murrizketara arte betirako izan dezakeen zigorra da.
- Pertsona horietako gehienak oso gazterik hasi ziren lanean, eta beren kalitatean eta biziitxaropenean eragin negatiboa duten lan fisiko edo industrialetan. Horrek murrizketarik gabeko erretiro duina justifikatzen du.
- Langile horietako milaka aldez aurretik lan egiteari uztea aukeratu gabe, lan-merkatutik kanporatu dituzte, eta erretiro aurreratua izan da irauteko modu bakarra. Kalkuluen arabera, langile horien % 81ek langabezian hartzen dute erretiro aurreratu hori.
- Frantzian, adibidez, blindatu egiten dira kotizazio-karrera luzeak, lanean oso gazte hasi zen jendeak erretiroa hartu ahal izan dezan %100ean, bi eta lau urte lehenago erretiroa hartuta.
Oraindik ez dago lortuta, baina aurrerapauso bat da, PSOEren eta SUMAren gobernuak 2/2023 Legegintzako Dekretua aldatzeko gure eskaria bere gain hartuz Gutxieneko Pentsio indibiduala Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren %100arekin parekatzea ospatuko dugun bezalaxe ospatzen duguna. Joan den uztailean Estatuko herri eta komunitateetako pentsiodunen beste plataforma batzuekin batera bidalitako gutunaren erantzunaren zain gaude. Pentsio publiko duinak, bidezkoak eta nahikoak eskatzeko kalean jarraitzen duen pentsiodunen mugimendu baten bi garaipen berri izango dira biak.

