Etxebizitza ez da finantza-produktu bat eskubide bat da

Bilbon, Arriaga plazan, egindako manifestazioaren amaiera. Irudia: Ecuador Etxea

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Pentsiodunen erakundeok babestu egiten ditugu aberastasunaren banaketa ekitatiboaren izendatzaile komuna duten mobilizazioak eta pertsona guztientzako oinarrizko eskubide sozialak bermatzea. Osasun publikoa, zaintza publiko eta komunitarioko zerbitzuak defendatzea, etxebizitzarako eskubidea bermatzea, soldaten erosteko ahalmena handitzea, lan-baldintzak hobetzea eta askatasun demokratikoak defendatzea herriaren erresistentzia beraren parte dira.

Elkartasuna adierazten diegu indarkeria erabiliz eta etxebizitza izateko oinarrizko eskubidea urratuz etxetik botatzen dituzten pertsonei.

Etxebizitzaren negozioarekin eta hori sustatzen duten funts putreekin amaitzeko mobilizazioekin identifikatzen gara. Etxebizitzarako eskubidearen merkantilizazioak irabazle bat du, SOCIMI direlakoak. Horiek dira gaur egungo higiezinetako inbertsio fondoak, sozietateen gaineko zergan %0Oko zerga ordaintzen dutenak eta korporazio lider batzuetan urte arteko %170eko mozkinak metatzen dituztenak. Estatuko SOCIMlak 5.000 M € inguru Kkapitalizatzetik 31.010 M € izatera igaro dira hamar urtean. Tamaina %500 baino gehiago handituz.

Helburu horiekin bat datozen mobilizazio guztiak babesten ditugu, egingo direnak.

Etiquetas: