Estatuan hauteskundeak deitzeak konkistatutako eskubideak inboluziorako arrisku larrian jartzen gaitu, VOXek eta PPk gobernua osatzea lortzen badute

Rueda prensa MPEH

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Komunikatu honekin argi eta garbi utzi nahi dugu; gobernua osatzeko alternatiba pentsioen murrizketa berriena bada, %0,25era itzultzea edo banaketa eredu publikoa kapitalizazio sistema indibidual batengatik aldatzea, alternatiba konkistatutako eskubide demokratiko, sozial eta laboralak indargabetzea bada, hau bada VOX eta PPren alternatiba, ez dugu nahi. 2018an ez ziren pasatu eta 2026an ez dira pasatuko.

Hilabete hauetan ez dago hauteskundeak bakarrik, pultsu bat dago aberatsenen, errentazaleen eta espekulatzaileen interesen eta etxebizitzan areagotu den langileen artean. Etxebizitza inbertsio-funtsen eskutik bizitzaproiektu baten oinarri izateari utzi eta finantza-produktu bihurtzen da.

Bitartean, pentsioen arloan lortutakoa ez dago behar bezala bermatuta, eta 2011, 2013 eta 2021eko erreformen murrizketek gure pentsioen erosteko ahalmena, gutxieneko pentsio miserableak eta genero arrakalaren betikotzea murrizten jarraitzen dute.

Egoera honen aurrean berresten dugu gure helburuak lortzeko bermea borroka eta mobilizazioa dela, eta datozen hilabeteetan baita gure botoak ere.

Ez dugu onartzen gauzak erdizka uztea, eta are gutxiago gure pentsioei eraso gehiago egitea.

Estatuko gobernuari eskatzen diogu lana erdizka ez uzteko. Gaur aurrerapauso bat eman behar dute eta pentsioen erosteko ahalmena bermatu, pentsioen balioa handitzeko hurrengo dekretuan sartuta:

Pentsioak benetako KPlaren arabera handitzea eta 2026an erosteko ahalmenaren galera aparteko ordainsari batekin konpentsatzea urte amaieran.

Onartezina da KPla %5 igotzea eta pentsioak soilik %3,5 igotzea.

Egungo errebalorizazio ereduak 2021etik 2026ra pentsioen erosahalmenean eragindako galera konpentsatzea.

21/2023 Legegintzako Dekretuaren 53. xedapen gehigarria aldatzea, gutxieneko pentsioak lanaldi osoko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) garbiarekin parekatzeko.

Erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak modu definitiboan indargabetzea 40 urterekin edo gehiago kotizatuta.

EHPMek sindikatuek deitutako greba orokorra babesten dugu, helburu bauek dituzten borroka guztiak babesten ditugulako: aberastasuna ekitatiboki banatzea, gizarte eta lan eskubideak eta pentsio, soldata eta etxebizitza duinak bermatzea. Helburu partekatu horren alde indarrak batzen eta hori lortu arte borrokan jarraitzen lagunduko dugu.

Aurreikusita ditugun mobilizazioak

Komunikatuan azaldutakoari dagokionez, hauteskundeak deitu aurretik aurreikusitako mobilizazio batzuk antolatu ditugu, baita etxebizitza-eskubidearen aldeko mugimenduaren eklosioa baino lehen ere.

Astelehenetako mobilizazioekin jarraituko dugu, duela zortzi urte baino gehiagotik egiten ari garen bezala.

Urriaren 14an EAEKO Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean azalduko dugu ez dugula ulertzen gure HELk Legebiltzarrean eztabaidari jarritako betoa, EAJ, PSE eta VOXen botoekin 140.000 sinadura baino gehiagok babestua, eta ekimen berriak aurkeztuko ditugu eztabaida hori eman dadin eta eskatzen dugun diru-sarreren osagarria onar dadin.

Urriaren 24an, manifestazioa egingo dugu Madrilen, Neptuno plazatik abiatuta, eguerdiko 12etan, Estatuko herrietako pentsiodunen beste plataforma batzuekin.

Manifestazio horretan oinarrizko eskubide sozial eta demokratikoetan inboluzio arriskua salatuko dugu eta pentsioen murrizketetara bueltatuko gara gobernu berri baten etorrerarekin. Egungo gobernuari exijituko diogu pentsioen erosteko ahalmena bermatzeko behar dena egin dezala eta Gutxieno Pentsioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu dezala, eta azaroaren 11ko Greba Orokorrari gure babesa emango diogu.

Urriaren 27an betetzen dira hiru hilabeteko epea Félix Bolaños, Presidentzia ministroak; Arcadi, Ekonomia ministroak; eta Elma Saiz, Gizarte Segurantzako ministroak urte amaierako konpentsazio ordainsaria berreskuratzeko eta LGSS aldatzeko gure eskaerari erantzuteko, Gutxieneko Pentsioa LGSrekin parekatzeko.

Azaroaren dan, EHPMk pentsiodunen topaketa bat antolatu dugu, duela 8 urte baino gehiagotik astelehenetan Euskal Herriko 80 herri baino gehiagotan mobilizatzen garena, orain arte egindakoa baloratzeko eta indar berriak hartzeko, egiteke dauden helburuak eta helburu berriak aztertzeko. Topaketa Gasteizko Europa Jauregian egingo dugu, eta 700 pentsiodun baino gehiago bertaratuko gara. Bileraren ondoren manifestazioa egingo dugu Gasteizen, eta EAEKO gobernuari eskatuko diogu gutxieneko pentsioak LGSraino osatzeko.

Azaroaren 11n, etxebizitza eta soldata duinak izateko eskubidea bermatzeko sindikatuek deitutako Greba Orokorra babestu eta aktiboki parte hartuko dugu.

Sindikatuekin eta erakunde sozialekin hitz egiten ari gara, pentsio, soldata eta etxebizitza duinengatik Greba Orokorraren ondoren mobilizazioekin jarraitzeko.

Azaroaren 29an mobilizatuko gara botoa emateko eta dei egiten diegu Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodun guztiei egun horretan botoa eman dezaten beren eskubideak defendatzeko.

Etiquetas: