Azaroaren 11ko greba orokorrerako deialdia

11a Greba Orokorra

Behe Bidasoako Greba Batzordea.- Atzo, osteguna 5, azaroaren 11ko greba orokorrerako arrazoiak eta deialdiak ezagutarazi ziren. «ETXEBIZITZA ESKUBIDEA BERMATZEKO, ESPEKULAZIOARI EZ! Pobretzearen aurka, soldaten igoera» lelopean eskualdeko deialdi ezberdinetara joateko deia egin zuten.

Zergatik goaz grebara?

Azaroaren 11n euskal gehiengo sindikalak eta etxebizitza sindikatuek langile guztiak greba orokorrera batzeko dela egiten dute.

Greba honek langileen pobretzea, soldaten beherakada erlatiboa eta etxebizitza negozio bihurtu izana salatzen ditu, etxebizitza eskubide unibertsal eta publiko gisa defendatuz.

Etxebizitzak, osasungintza eta hezkuntza bezala, oinarrizkoa eta bermatutako ESKUBIDEA izan behar du, eta horretarako, etxebizitzak negozio¡zateari utzi behar dio eta errentismoarekin eta espekulazioarekin bukatu behar da. Horregatik, ezinbestekoa da Espainiako gobernuaren zein euskal erakundeen ardura agerian uztea, negozio inmobiliarioa babesten duten politikak bultzatzeagatik.

Argazki onartezina: krisiaren datuak

Etxebizitzaren arazoa ez da abstraktua; gure herrietan langileak eta gazteak itotzen ari den errealitate gordin bat da:

Irungo datuak

GREBA DATUAK IRUN EUSKARAZ

Hondarribiko datuak

GREBA DATUAK HONDARRIBIA EUSKARAZ

Ondorioa ardia da: alokairuak soldatak itotzen ditu, gazteek ezin dute bizi-proiekturik garatu eta oinarrizko eskubideak merkatuaren mende geratu dira.

Gure aldarrikapenak

Berehalako neurriak:

  • Etxegabetze guztien berehalako etetea.
  • Alokairu-prezioen jaitsiera orokorra.

Erroko hiru transformazio estruktural:

  1. Espekulatzaileen espropiazioa.
  2. jardun espekulatibo ororen debekua.
  3. Etxebizitzaren eta oinarrizko baliabideen antolaketa justua, langileen benetako premien araberakoa.

Deialdiak

HAR DITZAGUN KALEAK Lantokiak husteko eta kalera ateratzeko unea da.

Azaroak 7

  • 12:00 - Zabaltza plaza (Irun): Putreen espekulazioaren aurka, SORMEN HERRIKOIA [Adin guztietako herritarrentzako ekimena, haurrak barne].

AZAROAK 11: GREBA OROKORRA!

Goizean zehar:

  • Lan uzteak: guztion eskubide eta duintasunaren izenean: ez joan lanera.
  • Informazio-piketeak Irunen eta Hondarribian (orduak eta tokiak zehazteke).

  • 12:00 - Donostian: MANIFESTAZIOA
  • 18:00 - Amutetik San Juan plazara: ESKUALDEKO MANIFESTAZIOA

GREBA PANOA BEHE BIDASOA

Etiquetas: