ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek greba orokorra deitua zuten Hego Euskal Herrian. Egun osoan zehar informazio-piketeak ikusi ahal izan dira, bai industrialdeetan, bai hirigunean. Tentsio uneak eta identifikazioak bizi izan dira. Eguerdian Donostian zen deialdia, manifestazio handi batekin, eta arratsaldean manifestazio batek Irungo kaleak zeharkatu ditu.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Bihar EHPMk aktiboki parte hartuko dugu sindikatuek deitutako Greba Orokorrean, aldarrikapenak partekatzen ditugularik.
Gutxieneko pentsioa eta gutxieneko soldata ezinbesteko aldarrikapena da langileei (pentsiodunak edo jardunean daudenak) bizi baldintza duinak izatea bermatzeko eta genero arrakalarekin amaitzeko.

Milaka langileren aldarria izango da zaintza profesionala (gehienbat pribatizatua) publikoa, duina, unibertsala eta doakoa izan behar dela
ELA Sindikatua.- ELAk azaroaren 17rako greba orokorra deitu du lan merkatu formal prekaritzatuan egoera bereziki kalteberan dauden pertsonak zaintzeko ardura duten sektoreetan (adinekoak, adin txikikoak, aniztasun funtzionala dutenak edo bazterkeria sozialeko arriskuan daudenak...). Grebara deituta daude Hego Euskal Herriko (EAE eta Nafarroa) milaka langile.