Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa deitu du azaroaren 21erako Bilbon

Convocatoria Manifestación Bilbo

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Azaroaren 21ean, BILBON, 12:30ean, plaza Eliptikotik abiatu eta Udaletxeko plazan amaituko den MANIFESTAZIOAra. Hilaren 23an manifestazioak egingo ditugu Euskal Herriko 80 berri baino gehiagotan eta lau hiri.

Une kritiko batean gaude, non gezurrekin eta trikimailuekin Banaketa Pentsioen Sistema Publikoari eraso egiten zaion eta PP eta VOX bezalako alderdiek pentsioen murrizketa berriak nahi dituzten. 2018an ez ziren pasatu eta 2026an ez dira pasatuko.

Gaur, 2018an bezala, mobilizazioa da gure bermea helburuak lortzeko.

Gaur egungo ESTATUKO GOBERNUARI eskatzen diogu:

  • Aurten gure pentsioek erosteko ahalmena galduko ez dutela bermatzea eta galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea. 2026an, pentsioak %2,7 igo dira urtarrilean, baina urriko KPla jada %4,9 OO da. 2019tik 2026ra %2,5 galdu dugu.
  • Gutxieneko pentsio norbanakoa LGS garbiarekin parekatzea, gero eta pentsiodun gehiago hilaren amaierara iritsi ezin izatea eragozteko.
  • 40 urte edo gehiago kotizatuta dituzten pentsiodunei pentsioaren %100 bermatzea.

EAEko GOBERNUARI exijitzen diogu 2027rako aurrekontuetan pentsioak LGSraino osatzeko behar den aurrekontu partida esleitzea.

Greba orokorraren balorazio laburra

Sindikatuek azaroaren 11an deitutako greba orokorra arrakastatsua izan da. Milaka pertsonak eskatu dugu kalean etxebizitza duin bat izateko eskubidea negozio bihurtzen ari diren inbertsio funtsekin eta errentariekin amaitzea, eta soldata eta pentsio duinak eskatu ditugu langile guztiei bermatzeko bizi baldintza duinak izatea.

Oso positibotzat jotzen dugu goizean eta arratsaldean antolatutako manifestazioetan parte hartu izana, eta prest gaude soldata, pentsio eta etxebizitza duinak bermatuko dituen aberastasunaren bidezko banaketa eskatzen jarraitzeko.

Greba Orokorra urrats erabakigarria izan da, borroka politika publikoak aldatzeko bermea dela berresten duena, eta egindako manifestazio zabalak mobilizatzen jarraitzera animatzen gaituzte, helburuak lortu arte.

Komunikatua

Dakizunez, laster Estatuko Gobernuak pentsioen balioa handitzeko erabakia hartuko du, ziurrenik abenduaren lehen hamabostaldian. Gainera, legegintzaldi honen amaierarekin bat datorren errebalorizazio hori egungo gobernuak egin behar du, eta, horregatik, nahi dugu hartzen den erabakiak bermatzea benetan gure pentsioek ez dutela erosteko ahalmenik galduko errebalorizazioarekin, eta urte amaierako ordainsari batekin konpentsatzea galera, bai aurten sortutakoa, bai Pedro Sánchez jaunaren lehendakaritzako lehen urtetik sortutakoa. Era berean, behin eta berriz eskatzen dugun bezala, eskatzen dugu pentsioak errebalorizatzeko Errege Dekretuan edo egokien iruditzen zaien moduan GPa LGS garbiarekin parekatzea, gero eta pentsiodun gehiago ezin direlako hilaren amaierara iritsi. Eskatzen dugu, halaber, erretiro aurreratua hartu duten pentsiodunei pentsioa berma diezaietela 40 urte edo gehiago kotizatuta dituzten koefiziente murriztailerik gabe.

EAEko gobernuari eskatzen diogu 2027rako EAEkoaurrekontuetan sar dezala Gutxieneko Pentsioa LGS garbiraino osatzeko behar den partida.

Egiaztatzen dugu pentsioak alderdi politikoen mezuen zati garrantzitsu bat direla, eta salatzen ditugu alderdi batzuk Banaketa Pentsioen Sistema Publikoari eraso egiteko eta murrizketen bideari berriro ekiteko erabiltzen ari diren gezurrak eta trikimailuak. Alderdi hauei esaten diegu 2018an ez zirela pasa eta 2026an ez direla pasako.

Sortutako kezka eta ziurgabetasuna ikusita, eta eskatzen ditugun erabakiak premiazkoak direnez, datorren larunbatean, azaroaren 21ean, manifestazioa deitu dugu Bilbon Eliptiko plazan 12:30ean Udaetxeraino joateko.

Gure pentsioak ziurtatzeko une garrantzitsua dela uste dugu, eta eskertzen dizuegu deialdiaren eta manifestazioaren berri ematea. Azken finean, pentsio publikoek izaera unibertsala dute, eta belaunaldiz belaunaldi denok jasotzen dugu horren onura.

Etiquetas: