Satorralaia auzo-mugimendua.- Donostiako Udalak Satorralaiari Easo Plazako kioskoa erabiltzeko baimena ukatu diola salatu nahi dugu publikoki.
Gauza da, datorren larunbatean martxan jarriko duten Donostiako metroaren pasantearekiko desadosastuna adieratzeto Easo Plazan antolatu dugun protesta kontzentrazioan Easo Plazako kioskoa erabiltzeko baimena ukatu digula udaletxeko “Gune Publikoaren Erabilera Unitateko Zerbitzuaren buru” den Arantza Lertxundi zinegotziak.
Baimen-ukapen horrek gure kontzentrazioaren helburu eta motiboengatik oztopoak jartzeko hartutako erabaki maltzur edo ondoriorik gabeko “rabieta” baten itxura du. Ez du justifikaziorik eta “prebarikazioa” izan daiteke: izan ere, baimena ukatzeko arrazoi gisa, zinegotziak dio “mota horretako okupazioak baimentzeko, eskatzaileak erantzukizun zibileko aseguru bat izatea” ezinbestekoa dela; baina Udalan eskaera erregistratzeko erabilitako formularioan, baldintza hori “kasu guztietan (karpak edo agertoki txikiak izan ezik)” bete behar dela dio argi eta garbi. Eta gure eskaeran zehazten denez, 2 haima txiki (3x3 metrokoak), bi mahai eta hamabi eslerleku jartzea da gure asmoa. Beraz, kasu honetan ez da beharrezkoa erantzukizun zibileko aseguru bat izatea.
Zinegotziak jarraian beste honako hau dio: “Dena den, ezespen hau udalaren jabari publikoko espazioaren okupazioari baino ez dagokio, eta ez du inolako mugarik ezartzen biltzeko eta manifestatzeko oinarrizko eskubidearen erabileran”. Horretarako, gogoratzen du kontzentrazioaren jakinarazpena Ertzaintzari komunikatu behar zaiola. Zinegotziak oso ongi daki, ordea, hori behar den bezala egin genuela, hain zuzen ere urriaren 21ean Udalak egin zigun eskaerari erantzunez Ertzaintzan urriaren 5ean egin genuen komunikazioaren kopia helarazi baitgenion.
Gauzak horrela, Satorralaiak kontzentrazio deialdiarekin aurrera egitea eta udalak kiosko erabiltzeko baimena ez ematea salatzea erabaki dugu.

