M8 ASANBLADA FEMINISTA BIDASOA.- «Faxismoaren aurrean, feminismoa» lelopean, elkarretaratzeek ekintza performatibo bat izango dute biktimei babesa adierazteko eta memoria historikoa aldarrikatzeko.
Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna, dela eta, dei egiten diogu herritar orori eskualdeko hiru herrietan mobilizatzera. Helburua gaitz hau jasan duten, jasaten duten eta (ez dadila hala izan) jasango duten emakume guztiei gure babes osoa erakustea da.
Performance aldarrikatzaile baten bidez, ozen eta argi oihukatu nahi dugu mezu irmo bat : «Ez zaudete bakarrik!», eta gogorarazi nahi dugu elkarrekin indartsuagoak garela.
Hauteskunde-kanpaina betean, ezinbestekoa da erakustea kaleak gureak direla eta memoria historikoa dugula. Gorroto-diskurtsoen eta eskubideen atzerapausoen aurrean, gure erantzuna argia da : pausorik ere ez atzera!
Deialdiak eskualdean:
- Hendaia: 17:00etan, tren geltokiaren aurrean.
- Hondarribia: 18:00etan, M8 plazan.
- Irun: 19:30ean, Luis Mariano lorategietan (amaierako ekitaldia).
Herritar guztiak animatzen ditugu hitzordu hauetan parte hartzera, plazak duintasunez eta erresistentziaz betetzeko.
FAXISMOAREN AURREAN, FEMINISMOA !

