Horrela ez da pentsioen erosahalmena bermatzen

Manifestación Bilbo

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Joan den larunbatean, azaroaren 21ean, manifestazioa egin zuten Bilboko Kale Nagusian, eta 2.000 lagun inguru bildu ziren, gehienak pentsiodunak. Atzo, astelehena, azaroak 23, 4.000 pentsiodun baino gehiago mobilizatu dira hirietan eta Euskadi Herriko ia 80 herritan.

Joan den asteko asteazkenean, hilak 11, gogoz parte hartu genuen sindikatuek deitutako Greba Orokorrean, soldata, pentsio publiko eta etxebizitza duinak eskatzeko; bertan, pobretzen gaituen sistema ekonomikoa salatu genuen, aberatsak, ordea, gero eta aberatsagoak bilakatuta.

Larunbatean, manifestazio honekin, aberastasunaren bidezko banaketa aldarrikatzen dugu, Euskal Herriko gizon eta emakumeei baldintza-berdintasunean bizitza duina izateko aukera emango dena, oso premiazkoa da, baita ezinbestekoa.

Une kritikoan gaude, bulo eta gezurrekin gure banaketa-pentsioen sistema publikoa erasotua, eta PP eta VOX bezalako alderdiek pentsio publikoen murrizketa berriak nahi dituzte. Berriro errepikatzen dugu: EZ ZIREN 2018an PASA ETA EZ DUTE 2026an LORTUKO.

ESTATUKO GOBERNUARI ETA KONGRESUKO DIPUTAZIO IRAUNKORRARI zera exijitzen diegu:

  • Gure pentsioen erosteko ahalmena bermatzea eta horretarako aurten, %2,5eko konpentsazio-ordainsaria eskatzen dugu eta 2027ko urtarril eta hurrengo urteetako pentsiorako %Seko igoera.
  • Gutxieneko pentsio publiko norbanakoa Lanbide arteko Gutxieneko Soldata garbiarekin parekatzea, pentsiodunak hilaren amaierara iritsi abal izateko.
  • Pentsioaren %100 bermatzea jubilatutako pentsiodunei 40 urte edo gehiago kotizatu ezkero.

EAEko GOBERNUARI exijitzen dogu 2027rako Aurrekontuetan diru-partida esleitzea, pentsioak LGS arte osatzeko behar dena.

Nafarroako Gobernuari, Gutxieneko Pentsioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) garbiarekin osatzen bukatzea, norbanako eskubideaz.

Mobilizazioak Euskal Herri osoan astelehenero bezala

Atzo, azaroak 23, 4.000 pentsiodun baino gehiago mobilizatu gara Euskadiko hirietan eta ia 80 herritan. Mobilizazioetan, hilaren 21eko Bilboko manifestazioan eskatu genuen bezala, pentsioetan murrizketa berriak egin nahi dituztenen gezurrak eta amen-omenak salatu ditugu, eta berriro diogu 2018an ez zirela gertatu eta 2026an ez direla pasatuko.

Estatuko gobernuari eta Kongresuko Diputazio Iraunkorrari esaten diegu pentsioak %3 edo %4 artean igotzeak ez duela bermatzen pentsioen erosteko ahalmena. Ez du bermatzen ez egungo errebalorizazio ereduak, ez eta itxuraz erabakitzen ari den igoerak ere. Aurten erosteko ahalmena ez galtzeko, beharrezkoa da urte amaieran urteko pentsioaren %2,5eko ordainsaria ordaintzea eta 2027ko urtarrilean eta hurrengoetan pentsioak %5 igotzea.

Pentsioen erosteko ahalmena bermatzeko, beharrezkoa da gutxieneko pentsioa lanbide arteko (LGP) gutxieneko soldata (GS) garbiarekin parekatzea eta 40 urte edo gehiago kotizatuta dituzten erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak indargabetzea.

Euakdi Autonomíko Erkidegoko (EAE) gobernuari eskatzen diogu 2027ko aurrekontuetan Gutxieneko Pentsioa osatzea Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS) garbiraino eta bai EAEko gobernuak eta bai Nafarroakoak modu indibidualean egitea. Guk kalean jarraituko dugu lortu arte.

Berdin dio nork gobernatu, guk pentsio publikoak defendatu.

Jo ta ke irabazi arte.

Borroka da bide bakarra

Etiquetas: