Azken hiru hilabeteetan goranzko joera izan badu ere, langabeziak behera egin du azaroan gure eskualdean. Jakitera eman dituzten datuen arabera, azken hilabetean 73 lagun gutxiago daude langabezian Irunen eta 6 lagun gutxiago Hondarribian.
Gaur egun, Irunen, 5102 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,4 hain zuzen. Iazko azaroko hilabetearekin konparatua 190 langabe gutxiago daude orain Irunen.
Hondarribian ere 6 behargin gutxiago daude langabezian azaroaren amaieran. Egun, 919 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %11,3. Azken urtean 16 langabe gutxiago daude ondoko herrian.
Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,0koa da (% 17,4 Irungoa eta % 11,3 Hondarribikoa), % 13,6 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,6 da.
Sektore guztietan jaitsi da langabezia, nekazaritza eta arrantza eta aurretik enplegurik ez zutenen artean izan ezik.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano