Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta, “Metroaren Pasantea eta hiri-eredua Donostian” gaiari buruzko mahai ingurua egingo da maiatzak 24 asteazkenenean, arratsaldeko 7etan Koldo Mitxelena kulturunean. Hizlariak izango dira:
-Andeka Larrea (hiri-eraldaketa prozesuen azterlaria)
-Andoni Egia (Geografoa eta Tokiko Garapen agentea)
-Koldo Telleria (Hirigintza irakaslea Arkitektura fakultatean eta “Dunak” taldeko kidea)
Mahai inguru honetan Metroaren Pasantearekin sustazen den hiri-eredua eztabaidagai izan dadin proposatzen dugu. Mugikortasuna ez da hirigintza-ereduarekin zerikusirik ez duen kontu bat. Kasu honetan, Metroaren egitasmoak Donostian Topoaren egungo ibilbidea erabat aldatu eta Easo Plazako EuskoTrenen geltoki nagusia kentzearekin batera, Erdialde/Kontxako “bihotz turistiko eta komertzialera” nabarmenki garraio mugimendu handiagoak eragingo lituzkeen diseinu eta eredu zentralizatzaile berri bat ezartzen du. Nolako hiria nahi dugu?
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano