Berriak

Aste buru hontan Ficoban burutu den Bioterra azokan errauskailuaren aurka banatu diren eskuorriak

photo_2016-06-06_19-52-38.jpgBIOTERRA FICOBA 2016. “Ideia berdeak dira etorkizuna, dagoeneko inork ez baitu zalantza egiten ingurumenaren garrantziaz. Ekainaren 3tik 5era, Irun iraunkortasunaren erdigunea da, eta BIOTERRA garapen iraunkorrean eta kontsumo arduratsuan kontzientziatuta dauden profesionalek eta erabiltzaileek galdu ezin duten hitzordua.”

UTZI BAKEAN VENEZUELA!!

Latinoamerikako herriek euren askatasunaren bidean berebiziko une larria bizi dute egun. Izan ere, kontinentearen luze zabalean 15 urte luzeetan aurrekaririk gabeko lorpenak erdietsi ostean, herri hauetako oligarkiek eta inperialismo yanki-europarrak hil hala biziko oldarraldiari ekin diete herri sektoreek bereganatu duten boterea berreskuratzeko desiotan.

2016-06-02 Ezker Gantxoa

Iepe!! Gaurkoan gurean Gure Esku Dago-ko Ander Errazkin izan dugu ekainaren 12an antolaturiko egunaren arira hitz eginez, baita eragileak izan duen eta duen bilakaeraren inguruan. Ondoren Iragorri-rekin konexioa egin dugu Ardiurriko independentziaren inguruan azalpenak eskaintzeko.

Arlo ezberdinetako 300 irundar ezagun eta erreferenteak erabakitzeko eskubidearen alde

Gure Esku Dago.- Gaurkoan Oiasso Museoan ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDEKO IRUNGO ADIERAZPENA aurkeztu dugu. Burutu dugun agerraldian, 60 lagun ingururen babesarekin, adierazpena irakurri dugu euskaraz (Markos Zapiainek) eta gazteleraz (Elena Berazadik). Hala ere, esan beharra dago adierazpenak ia 300 irundar ezagun eta erreferenteen babesa jaso duela. Oso babes zabala eta anitza beraz.

Iratxe Sorzabal Irungo preso politikoaren aita hil da

Ezker Abertzalea.- Atzo baimen berezia zuen Iratxek aitarekin hitz egiteko. Tamalez, deitu zuenean, aita jadanik hilda zegoen.

Momentu latz hauetan Iratxeri animoak eta elkartasuna bidaltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Gure babes eta maitasun osoa senti dezala.

Idazteko:
  Iratxe Sorzabal
  (982718)
  Maison d´arrêt FRESNES
  3, Allée des Thuyas
  94.261 Fresnes Cédex

Mandragora Negra, herri bazkaria eta umeentzako jolasak Anakako jaietan

· Osteguna 2
  - 19:00:     Ateak irekita: Urtean zehar Auzo Elkartean antolatutako ikastaroetan eginiko lanak ikusgai egongo dira elkartearen egoitzan.
  - 19:00:     Anakako elizan, “Belaskoeneako Umeen Abesbatza”ren Kontzertua.
  - 19:30:     Tute Txapelketa: Jaizkibel Tabernak antolatuta.

· Ostirala 3

Hitzaldia: Soberaniaren alde TTIP EZ

Data: 
Asteazkena, Ekaina 8, 2016 - 19:00 -tik Osteguna, Ekaina 9, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Alde Zaharreko kultur etxean

Hondarribiko Sortu-k TTIP-ari buruzko hitzaldi interesgarria prestatu du datorren asteazkena, ekainak 8-rako. Hitzaldia ematera Ernai gazte taldeko kide bat eta Jone Etxeberria, Sortu-ren sozioekonomia arduraduna etorriko dira, eta alde zaharreko kultur etxean izango da , arratseko 19.00etan.

Orriak