Berriak

Ikastaro berriak El Espazion

1-NOLA IDENTIFIKATU ETA AREAGOTU NIRE LANEKO ZEHARKAKO GAITASUNAK ETA GAITASUNEN ARABERAKO CURRICULUMA (4 ordukoa)
Ekin iezaiozu zure zure gaitasun profesional nagusiak eta/edo zeharkakoak aztertzeko eta identifikatzeko prozesuari, eta diseina ezazu zure enplegu-emaileak izan daitezkeenen aurrean zureindarguneak, zure gaitasunik garrantzitsuenak agerian jarriko dituen curriculum bat.

Data: Otsailaren 15ean, 09:00etan, El Espazion.

IRUNGO GAZTE EGUNA!!! (EGITARAUA)

Data: 
Larunbata, Martxoa 5, 2016 - 13:45
Non: 
Hazia Kultur Elkartea, Peña kalea 8 (Irun/Mosku)
Antolatzen du : 
Irungo Ernai

BADATOR IRUNGO GAZTE EGUNA!!! Badira urte batzuk Gazte Egunik gabe egon garela Irunen, horregatik Irungo Ernai-ko kideok gogoz heldu diogu Martxoak 5ko erronka honi, egun paregabea izango da!!!

Irun eta Hondarribia prekarietatearen aurka

IMG_3620.JPGGaur hemen bildu gara Correscales, “Prekarietatearen aurkako Korrika”, Otsailaren 18an Bilbotik abiatu eta otsailaren 22an Bartzelonan amaituko den dinamikari gure atxekimendua adierazteko.

Irunen zenbait taldek gure herrian be pairatzen dugun prekarietatearen kontra batzea beharrezkoa ikusi dugu, eta horrela bat egiten dugu orain irakurriko dugun manifestuarekin eta honen harira Irunen burutuko ditugun ekimenetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dugu.

Hilaren 11n, otsaileko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Otsaila 11, 2016 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Irunabar.- Santa Ageda bezperan egokitu da otsaileko lehen osteguna, eta, hori dela eta, bigarrenerako egingo dugu guk Kabigorrirako deialdia. Beraz, otsailaren 11rako jarri dugu zita, Kabigorrin bertan, nola ez!, eta 19:30etatik aurrera.

Astelehen honetan kontzentrazioa Txingudi Antisexistak antolatuta

Data: 
Astelehena, Otsaila 8, 2016 - 19:30
Non: 
Irungo Zabaltza Plza
Antolatzen du : 
Txingudi Antisexista

erasosexistarikeztxikiBeste behin ere genero-indarkeria kasu bati erantzun beharrean aurkitzen gara. Oraingo honetan, neskatxa gazte bat izan da biktima. Hori salatzeko, otsailaren 8an, kontzentrazioa burutuko da, Txingudi Anti-Sexistak deiturik, Irungo Zabaltza plazan arratsaldeko 19:30etan. ASKI DA! ERANTZUNIK GABEKO ERASORIK EZ!!

Altxa gaitezen Lanbide Heziketan esplotazioarekin amaitzeko

LAB, Ernai, Ikasle Abertzaleak.- Gaur egungo sistemak gazteak prekarietatera eta pobreziara kondenatu nahi ditu, beraien etorkizunaz erabakitzeko aukera lapurtuz, edota enplegua lortzeko emigratzera behartuz. Egoera hau errotik aldatzeko elkarlana eta indarrak batzea ezinbestekoa dira.

Orriak