Berriak

Mindtrap, Indidxabak eta Innputt, larunbat honetan Lakaxitan

Data: 
Larunbata, Urtarrila 30, 2016 - 21:00 -tik Igandea, Urtarrila 31, 2016 - 20:55 -ra
Non: 
Lakaxitan
Antolatzen du : 
Lakaxita

LAKAXITA KARTELA Kontzetua.JPGMindtrap, Indidxabak eta Innputt taldeek joko dute, 21:00etatik aurrera. Trintxerpe, Pasaia eta Irungo musika taldeak dira. Eskenatokietatik gertu elkartzen dira normalean eta bazen garaia kontzertu bat elkarrekin emateko. Estilo aski desberdinak eskainiko dizkigute larunbateko emanaldian, doinu metaleroak, heavyak, baina baita rock alternatiboa edota kanta poperoagoak.  Innputtek soinu elektronikoekin eta atmosferarekin jolasten du, Mindtrapek Rockaren limiteak kuestionatzen ditu, nahasketa bitxiak eginez eta Indidxabakek adierazpenaren indarra jarri nahi du agerian bere kantuen bitartez. Sarrera 3€.

Kurdistanekin-atxilotuekin elkartasuna konzentrazioa ostiralean

Data: 
Ostirala, Urtarrila 29, 2016 - 19:00 -tik Larunbata, Urtarrila 30, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
San Juan Plazan
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

961a5ff6-e55d-4606-ae4f-4e3922cf4c6e.jpgKurdistanekin elkartasuna egiteaz hainbat lagun atxilotu dituzte. Haiekin zein Kurdistango herriarekin elkartasuna adierazteko konzentrazioa burutuko dugu bihar arratsaldeko 7etan San Juan plazan.

Rafael Mayoralek Gizarte Larrialdiko 25 Legea aurkeztuko du asteazken honetan Irunen

Data: 
Asteazkena, Urtarrila 27, 2016 - 19:00 -tik Osteguna, Urtarrila 28, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Amaia Kultur Zentroko hitzaldi-aretoan.
Antolatzen du : 
Podemos-Ahal dugu

fotoPodemoseko diputatu eta Gizarte Zibilarekiko Harremanetako idazkari Rafael Mayoralek Gizarte Larrialdiariko 25 Legearen proposamena aurkeztuko du asteazkenean, 19:00etan, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi-aretoan.

Txanpi eta Emilio aske! Manifestazioa, Urtarrilak 30, larunbata

Data: 
Larunbata, Urtarrila 30, 2016 - 20:00 -tik Igandea, Urtarrila 31, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
Irungo San Juan Plazatik
Antolatzen du : 
Txanpi eta Emilio Aske! Irun eta Hondarribiako Herri Ekimena

imagenTxanpi eta Emilio Aske! Irun eta Hondarribiako Herri Ekimena- Arrazoi politikoak direla medio otsailaren hasieran bi irundar gartzeleratuak izango dira. Txanpi Harokarene eta Emilio Castillo (egun Hondarribiako bizilaguna) 2006an atxilotuak eta gartzeleratuak izan ziren Faisan auziaren arira eta ia 10 urte beranduago Espainiako Auzitegi Gorenak falta zaien zigorra gartzelan betetzeko agindua eman du: 13 hilabete Txanpik eta 11 Emiliok.

Antzerkia eta musika Lakaxitan

Data: 
Igandea, Urtarrila 24, 2016 - 20:00 -tik Astelehena, Urtarrila 25, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita


Urtarrileko antzerki eta musika emanaldia

Lakaxita, Irungo gune berdea  eta askeak antzerkia eta musikaren emanaldira gonbidatu nahi zaitu.


PAZ NO ESTÁ CON NOSOTROS   Antzerkia erdaraz. Amildegi Antzerkia, Segio Salinas eta Kristina Andueza.

BERETERRETXEREN OINATZAK    Musika emanaldi komentatua. Khantoria, Ader Berrojalbiz (Biolina), Maider López (Biola) Euskaraz

EH Bildu-ren zuzenketak 2016ko udal aurrekontu proiektuari

imagenIrungo EH Bildu.- Lehenik eta behin esan beharra dago Irungo udal gobernuak 2016ko aurrekontuak onartzeko zeukan lehenengo data abenduak 29a zela, baina barne araudia urratzeagatik aurrekontuen onarpenerako osoko bilkura atzeratu behar izan zuenez, Euskal Herria Bildu udal taldeak aurkeztutako zuzenketak baliogabe geratzen zirela ulertuta erretiratu egin genituela.

Orriak